Emaitzak kargatzen…

Laburmetraia
¨Langilea¨ egunero doa fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremonia ekin eta bere lan zehatz, eta monotonoari ekiten dio. Gaur ordea erabaki bat hartu du...

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Amaia Cayerok aurkeztutako zineari buruzko saioa. Ostegunero pelikula bat eskainiko da jatorrizko bertsioan eta ondoren zine adituen arteko debatea burutuko da pelikularen inguruan.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Informazioa eta aktualitatea
Arabako egungo gai gorenei arreta berezia eskaintzen dien albistegia da, eta goizeko gertakariak errepasatzen ditu.

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Entretenimendua
Antton Telleriak eta Ilaski Serranok aurkeztutako lehiaketa. Hizkuntzarekin jolastuz, hiru bikote egunero jokoan jartzen den zakua etxera eramaten saiatuko dira.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.