Emaitzak kargatzen…

Kultura
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean kokatzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.

Audioliburuak
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez. Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia. Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.

Literatura
GUAU plataformak euskal poeta zenbaiten antologiak eskaintzen dizkizu. Autoreek beraiek, beren poesia lanen artetik egindako aukeraketako poemak, ahots goran irakurtzen dituzte audioliburu formatuan eskainiz Euskarazko literaturarekin dugun konpromisoa areagotuz.

Literatura
Ilaski Serranok aurkeztutako literatura saioa.

Audioliburuak
Nagore Vargas da nobelaren protagonista. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

Kultura
Radio Euskadiko literatur komunitatea.

Kultura
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Kultura
Ilaski Serranok aurkeztutako literatura saioa.

Kultura
Poesia bizitza da eta bizitza, poesia.

Elkarrizketak
Fermin Etxegoienek gidatutako elkarrizketa saioa. Proiekzio publikoa duten Euskal Herriko pertsonaia ezagunak izango ditu aurrean, eta beraiekin hitz egingo du luze beren bizitzez eta jarduerez, eszenatoki ezberdinetan.

Kultura
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean jartzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Kultura
La escritora Txani Rodríguez recomienda varios libros a la vez que nos habla del autor y nos aporta su punto de vista sobre su obra literaria

Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan.

Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!

Dokumentala
Lan bereziak Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi zenaren istorioa du ardatz. Enekak, Txillardegiren bilobak, bidaia berezi bat egingo du bere aitonaren izaera eta ibilbidea hobeto ezagutzeko.

Dokumentala
Kirmen Uriberen sorkuntza prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremanak baliagarriak dira azaltzeko artista-belaunaldi berriek nola egiten duten lan eta zer harreman duten munduarekin, hizkuntza gutxituak abiapuntutzat hartuta. Euskaran barrenako bidaia poetiko eta bisual bat da.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.