Emaitzak kargatzen…

Informazioa eta aktualitatea
Maddalen Iriartek, Ilaski Serranok eta Iban Garatek aurkeztutako saio honek aktualitateari azpimarra jartzea du helburu, analisiaren eta eztabaidaren bidez.

Magazina
Iban Garatek aurkeztutako umorezko showaren asteko momentu onenen bilduma.

Entretenimendua
Iban Garatek eta Nerea Rodriguezek gidatutako musika lehiaketa honek Euskal Herriko talde onena aukeratzea du helburu.

Soinu-fikzioa
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua. Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak. Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Soinu-fikzioa
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua. Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak. Thriller psikologikoa.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Iban Garatek aurkeztutako serie-dokumentua. Bederatzi gaztek euren arazo emozionalei aurre egin beharko diete, eta prozesu horretan Juanan Tejero eta Marta Corral psikologoek gidatutako profesionalen talde baten aholkularitza izango dute.

Gazteei zuzendutako entretenimendu saioa Julen eta Antton Telleriak gidatuta.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Politika
Jose Antonio Agirre buru izan zuen lehen Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenaren oroitzapena. Gernikako Batzar Etxean egindako ekitaldia.

Komedia
Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Fantasia
Hasierako denboraren zurrunbiloaren ilunean deabruak ziren jaun eta jabe lurrean. Desberdinen arteko borroka latzaren ondorioz, giza arraza behin betiko galtzeko zorian zegoen. Halako batean, tribu handienetako aztiak bildu egin ziren, beren indarrak batzeko asmoz, batu ere, deabruak atera ziren putzura berriro bota, egotzi eta azpiratu nahian, bildu ere. Gizateriaren biziraupena kinka larrian zegoen, aztiek egin zezaketenaren esku.

Komedia
Etxebestetarrak, oporretara abiatu behar diren egun berean, diru gabe geratuko dira. Herrikoen aurrean itxurak mantentzearren, etxean gordeta pasako dituzte oporrak.

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Haurrak
Haurrentzako ipuin eta literaturari buruzko saioa, Iban Garateren eskutik.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Sukaldaritza
Armintz Gorrotxategik aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin arituko da sukaldean.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.