Emaitzak kargatzen…

Drama
Gerraostean girotutako telesaila. II. Mundu Gerran etsaien lurraldean eraitsitako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa du ardatz. Red Comète klandestinoak Alemaniako armadaren lerroetatik harago Ingalaterraraino eramaten zituen hegazkinlariak, kontrabando-bide klasikoetatik franko-espainiar mugako pasabide delikatua zeharkatuz.

Soinu-fikzioa
Galder Perezek idatzitako irrati-antzerki lana eta Carlos Perez Uralde Antzerki Sariaren garailea.

Drama
Gerra ostean girotutako iraganeko telesail honen ardatza Comette Sarea da, Bigarren Mundu Gerran Europako lerroetan jausten ziren hegazkin gidari ingelesak, euskaldun mugalarien laguntzaz, beren jatorrizko herrietara bidaltzeko eratu zen nazioarteko sarea.

Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkirako gidoien I. lehiaketa

Neke asko eta ezer ez, Iñaki Rikartek zuzendutako antzezlana, Dantzertiko ikasleen muntaketa bat da, William Shakespeareren Mucho ruido y pocas nueces obraren moldaketatik abiatuta. Istorioa garaipen militar baten ondoren hasten da, soldadu talde batek Messinan egindako egonaldian. Claudio eta Heroren arteko maitasun istorioarekin batera, Beatriz eta Benediktoren arteko eztabaida eta jokoak garatzen dira, ezkontza baten prestaketen testuinguruan.

Drama
David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuten eta bere ingurukoek alde batera utzi zuten. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera joan zaio. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.


Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Telesaila
TELESAIL HAU FIKZIOA DA. GERTAKARI GUZTIAK ASMATUAK DIRA. Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertu egin da sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Eta bideoa da utzi duen azken aztarna. Txantxa da? Benetan desagertu da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.