Emaitzak kargatzen…

Kirola
Kirol emanaldia.

Kirola
Herri kirolei bultzada eman asmoz duela hiru urte abian jarritako lehiaketa berritzailearen hirugarren edizioa. Momentuko kirolari onenek hartuko dute parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok, launa taldetan banatuta.

Dokumentala
Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea bere errekor berria lortu nahian dabil, 300 kiloko harria altxatzea du helburu. Horixe da dokumentalaren abiapuntua 1987an, bere aita, Iñaki Perurena entzutetsua, izan zen lehena 300 kg-ko harria altxatzen. Aita eta semearen arteko harremana oinarri hartuta, Inaxio Perurena semeak 263 kg harria altxatzen huts egin zutenetik 300 kg-koari aurre egiten dion arteko prozesua erakutsi nahi du historiak.

Kultura
Mulixa dantza taldeak eta Iñaki Perurena harrijasotzaielak 'Harria' izeneko ikuskizun berezia eskainiko dute Karrantzako Pozalagua haitzuloan. Musika, tradizioa eta dantzak Perurenak harriarekiko duen hausnarketekin uztartzen dira.

Julio Ibarrak, 90eko hamarkadako komunikatzaile erreferenteak, podcast honetan hitz egingo du beren lan-diziplinetan erreferenteak diren pertsonekin. Emakume eta gizon kirolariak, sortzaileak, kazetariak edo politikariak, aktualitatea errepasatuko dute, iraganaren ikuspegitik, eta beti, etorkizunera begira.

Kultura
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.


Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren eskutik, Euskal Herriko historian barrena murgilduko gaitu saio honek. Pertsonaia ezagunen eta herritar anonimoen abizenen bitartez, bakoitzaren arbasoen istorioa berreskuratuko du.

Musika
Euskal lurraldeek txoko ezkutu asko dituzte, eta leku horietan badira belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestiak. Autoa eta hainbat bidelagun hartuta, doinu horien bila ibiliko da Onintza Enbeita.

Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren eskutik, Euskal Herriko historian barrena murgilduko gaitu saio honek. Pertsonaia ezagunen eta herritar anonimoen abizenen bitartez, bakoitzaren arbasoen istorioa berreskuratuko du.

Dokumentala
Herri kirolen oraina eta historia protagonista dituen erreportajea.

Gazteei zuzendutako entretenimendu saioa Julen eta Antton Telleriak gidatuta.

San Telmo Museoko 'Badu, Bada' erakusketak euskararen historia, egungo errealitatea eta hizkuntzaren etorkizuneko erronkak ditu ardatz.

Historia
Gaizka Aranguren kazetariak gidatutako saio honek Euskal Herriko historia jorratuko du, baina estilo erabat berritzaile batean, gure herriko aurpegi ezagunenetako batzuek lagunduta.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Elkarrizketak
Arlo edo jarduera ezberdinetan arrakasta lortu duten hiru euskal herritar elkartu eta euren bizitza pertsonalean diren moduan aurkeztea du helburu saio honek. Hasier Etxeberria izango dute gidari.

Umorea
Gaurkotasun politikoari eta euskal gizarteko eguneroko gaiei buruzko parodia egiten duen umore saioa.

Kirola

Dokumental saila
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.