Emaitzak kargatzen…

Osasuna eta ongizatea
"Las voces del Silencio” Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da, izen bereko liburuan oinarrituta. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburua du. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmendua, presioa... maiz azaltzen dira heldutasunerako bidean dauden nerabe eta gazteen artean. Une zail horretan bizi dituzten oztopoei aurre egiteko tresnak eskura jarri nahi dira.

Audioliburuak
Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren "Larrua hotz" eleberriari. Independentzia lortu berri duen irlandar errepublika gaztea astindu duen Gerra Zibiletik ihesi doan irlandar errebelde ohia dugu protagonista. Itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro t' erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar…. ustez behintzat. Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da.

Drama
Gerraostean girotutako telesaila. II. Mundu Gerran etsaien lurraldean eraitsitako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa du ardatz. Red Comète klandestinoak Alemaniako armadaren lerroetatik harago Ingalaterraraino eramaten zituen hegazkinlariak, kontrabando-bide klasikoetatik franko-espainiar mugako pasabide delikatua zeharkatuz.

Soinu-fikzioa
"#10garrena" fikziozko serie distopikoa da Bertsolaritza ardatz hartuta. Bederatzi izan dira orain arteko bertsolari txapeldunak. Hamargarrenaren bila, zortzi final bitxi, zortzi etorkizun; batzuk errealagoak, besteak utopikoagoak.

Haurrak
Lotara joatea errazteko ipuinak dira "Lo potolo". Gurasoek haurrekin batera gozatzeko poema, jolas eta egitura erritmikoak, egunez ere baliagarriak. Ahots ezagunek irakurritako audioliburua.

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.

Gazteak
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz. Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.

Eztabaida
Goenkalek lehenengo denboraldietan lortu zuen arrakastaren ondoren , 1995-1996 denboraldian "Arralde" izeneko programa jarri zuten martxan ETBn. Bertan, ostegunero, Goenkaleko atala eta gero, telesailean pasatu zenari buruz hitz egiten zuten.

Literatura
GUAU plataformak euskal poeta zenbaiten antologiak eskaintzen dizkizu. Autoreek beraiek, beren poesia lanen artetik egindako aukeraketako poemak, ahots goran irakurtzen dituzte audioliburu formatuan eskainiz Euskarazko literaturarekin dugun konpromisoa areagotuz.

"Transintonia" transexualitatearen aniztasuna azaleratzeko podcasta da. Aitzole Araneta du gidari eta gizarteak gaiarekiko daukan ezjakitasuna asetzeko asmoz sortu da.

Audioliburuak
Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarrak, iragarle gisa magiaren arlo guztietan zerbitzuak eskaintzen ditu. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat aldiz mespretxagarria. Biziraupen-senak, detektibe inprobisatu bilakatzera darama. Patuak eraman du Bilboko gizartearen apalenekin edota goi mailako jendeekin erlazionatzera.

Audioliburuak
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez. Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia. Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.

"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz. On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.

"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz. On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Haurrak
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzun eta ikusteko. Haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi dion ipuin bilduma. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna, entzumena landuz eta irudi geldoekin, irudimena martxan jartzeko bidea eskura jarriz.

Osasuna eta ongizatea
"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmenduak, presioa... Nerabe eta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailetan, irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nahi zaizkie.

Haurrak
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.

Telesaila
Hondar ahoak fikzio telesailak intrigazko istorio bat dakar. Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.

Hartza, Mari Trapu, momotxorroak, joaldunak, damak, ikazkina… Horiek dira herri inauterietako pertsonaietako batzuk. Baina, nortzuk dira? Zer adierazten dute? Belaunaldiz belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira, mitologiako beste izakien gisan. Historian zehar, gure arbasoek naturan gertatzen diren fenomenoak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta istorio horiek ahoz aho heldu dira guganaino eta lan honek ere ondare kultural hori transmititzen jarraitzeko helburua dauka.

Hartza, Mari Trapu, momotxorroak, joaldunak, damak, ikazkina… Horiek dira herri inauterietako pertsonaietako batzuk. Baina, nortzuk dira? Zer adierazten dute? Belaunaldiz belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira, mitologiako beste izakien gisan. Historian zehar, gure arbasoek naturan gertatzen diren fenomenoak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta istorio horiek ahoz aho heldu dira guganaino eta lan honek ere ondare kultural hori transmititzen jarraitzeko helburua dauka.

Kultura
"Zapla!" podcasta, Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko eskura jartzen dizun tresna da. Monika Belastegi eta Juankruz Lakastak gidatuta, belarriprest eta ahobizi modura ari diren guztientzat lagungarri izan nahi du.