Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Haurrentzako ipuin eta literaturari buruzko saioa, Iban Garateren eskutik.

Haurrak
Elkarrizketak, lehiaketak, bitxikeriak, trikimailuak, dantzak, musika zuzenean eta askoz gehiago izango ditugu gaztetxoei zuzendutako saio honetan.

Haurrak
Haur eta gaztetxoei zuzendutako saioa euskara modu erakargarrian jasotzeko. Saioak ikusleek egiteko erronka ezberdinak proposatuko ditu, bai aurkezleen eskutik eta baita gainerako ikus entzuleen eskutik.

Haurrak
Euskal herri osoan zehar izar gazte bila ibiliko den saioa, taula gainean beraien trebezia erakutsiko dute gure gaztetxoek.

Haurrak
Maider, Jon, Izaro eta Amets ‘3ZPA4’ taldeko kideek bideoklipak eskainiko dizkigute.

Haurrak
2ttor, 4ra eta Xbelek osatutako taldeak abestiak eskainiko dizkigu.

Haurrak
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna.

Haurrak
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek Euskal Herri osoa zeharkatuko dute Pelipe izeneko lokomotora magikoarekin.

Haurrak
Herriz-herri umeak karaokean abestuz, euskal kantak zein atzerriko abesti ezagunen euskarazko bertsioekin, Ixiar Orejak aurkeztuta.

Ikuskizuna
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ibilbide profesionalaren 40. urteurrena dela-eta egindako kontzertua.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Gertuko gastronomia, tokiko produktu eta ekoizleak, eta gure herrietako azokak. Zero kilometroko saioa, Aitor Buendiak gidatuta.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Kultura
Kantatzeko kantuak eta entzuteko kontuak bazkal ostean, Joseina Etxeberriaren, "Musikeroaren", konpainian.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.