Emaitzak kargatzen…

Telesaila
Haur eskolako irakaslea da Amaia, eta auzokide talde batekin, bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da.

Drama
Ibrahim, 16 urteko marokoko mutila, hiriaren kanpokaldeko errepide batetik doa oinez, bakarrik dago, desorientaturik. Badaki bi egun barru herrialdetik botako dutela, beraz, bere motxila hartu eta badoa ihesi. Ez dauka nora joaterik. Diskoteka batean Rafa, 14 urteko mutila, urduri dago, neskak beragandik espero duena emateko ez bait da kapaza sentitzen. Ibrahim eta Rafaren bideak elkargurutzatu eta batak bestearengan izango duen eragina hain izango da handia, kontrolatu ezin ditzaketen sentimenduak haziko direla beraien artean.

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.