Emaitzak kargatzen…

Gasteizko hondartzak, Ximun Fuchs-ek zuzendutako antzezlana, Dantzerti-ko Arte Dramatikoko 4. mailako ikasleen gradu amaierako lana da. Antzezlanak ipuin bilduma baten egokitzapena taularatzen du, Antton Luku-k moldatutako testutik abiatuta.

Dokumentala
Emakumezko aktore talde bat eta zuzendari bat eraikitzen ari diren etxe batean astebetez bizitzen. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema. Film baten bilaketa helburu gertagaitz gisa. Sororitatea, barreak eta sorkuntza kolektiboa, emakume talde honen lanbideari eta sortze prozesuari buruzko esperientzia-filma sortzeko.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.