Emaitzak kargatzen…

Soinu-fikzioa
Misteriozko soinu fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko du eskuragai, baina enkantean hasi aurretik, bitxia desagertu egingo da.

Musikala
Basakabi eraberrituak adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu: Karla, neska pijoa, Boskoren laguna; Roke, istiluetan sartzea gogoko duen mutil handikotea; Azpi, Rokeren lagun mina; Ekaitz eta Gaizka, elkar ikusi ezin duten anaiak, eta Maren, neska oso zirikatzailea. Bosko eta Oihane lekuz kanpo eta beldurtuta ibiliko dira ikasle berrien artean. Gainera, beste pertsonaia bat ere egongo da, Basakabiko kuxkuxeroa, guztien sekretuak kontatzen hasteko prest dagoena.

Uda gau baten bidegurutzea / Encrucijada de una noche de verano, Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlana, Karrera Amaierako proposamena da. Obrak ikasleek aktore profesional gisa egin beharreko lehen urratsa kontatzen du, bidegurutze batean dauden protagonistak bertigo, ilusio, beldur eta nahiak azaleratzen dituztela, ogibidearen erronkei aurre eginez.

Drama
Zazuk, nerabezaroaren ateetan eta bere identitarearen bila dagoen bitartean, ohiturak mantendu edo hauei aurre egiteraen arteko erabakia hartzera behartuta ikusiko du bere burua.

Dokumentala
Emakumezko aktore talde bat eta zuzendari bat eraikitzen ari diren etxe batean astebetez bizitzen. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema. Film baten bilaketa helburu gertagaitz gisa. Sororitatea, barreak eta sorkuntza kolektiboa, emakume talde honen lanbideari eta sortze prozesuari buruzko esperientzia-filma sortzeko.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Entretenimendua
Antton Telleriak eta Ilaski Serranok aurkeztutako lehiaketa. Hizkuntzarekin jolastuz, hiru bikote egunero jokoan jartzen den zakua etxera eramaten saiatuko dira.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.