Emaitzak kargatzen…

Basazuria – Blanco furioso, La Intrusa konpainiak Dantzertirako sortutako dantza-lana da. Prozesu koreografiko baten emaitza da, talde-lanean eta sorkuntza artistikoan oinarritua, ikasleen eta konpainiako kideen partaidetzarekin. Proposamenak konformismoaren eta ausardiaren arteko mugari buruzko hausnarketa planteatzen du, alegoriaren eta egunerokoaren arteko ibilbide baten bidez.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Kultura
Radio Euskadiko literatur komunitatea.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Literatura
Ilaski Serranok aurkeztutako literatura saioa.

Osasuna eta ongizatea
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.