Emaitzak kargatzen…

Sakontzeko
Martxoaren 3ko gertakarien 50. urteurrenean, Radio Vitoriak sarraskiaren memoria eginez osatu duen podcast dokumentala da “Vitoria, 3 de Marzo: Memoria contra el olvido”. GUAUn eskaintzen dizugu hamar ataletan banatuta.

Dokumentala
Diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenean gure herriko historia garaikideko pasarterik ilunena izan zena gogoratu eta bizi dugun gaurkotasunak ematen digun narratibarekin kontrastatuko dugu.

Dokumentala
50eko hamarkadako dotoreziaren eta glamourraren aurrean, Espainiako Estatuan Francoren diktadurak kontrol zorrotza zuen urte ilunak izan ziren. Lehen pertsonan kontatutako istorio anonimoekin, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen oroitzapenak gogora ekartzea izango du helburu dokumentalak; baina baita harritzea eta, ziurrenik, urte haiek bizi izan ez zituzten eta aztertuko diren alderdi asko ezagutzen ez dituzten belaunaldi asko dibertitzea ere.

Dokumentala
50eko hamarkadako dotoreziaren eta glamourraren aurrean, Espainiako Estatuan Francoren diktadurak kontrol zorrotza zuen urte ilunak izan ziren. Lehen pertsonan kontatutako istorio anonimoekin, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen oroitzapenak gogora ekartzea izango du helburu dokumentalak, baina baita harritzea ere, eta ziurrenik urte haiek bizi izan ez zituzten eta aztertuko diren alderdi asko ezagutzen ez dituzten belaunaldi asko dibertitzea.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal, musika ederra entzunez.

Euskadi Irratia aitzindari dugu euskarazko irratigintzan. Bere 30. urteurrenean, euskarazko irratigintzaren historia egingo du. 1932ko martxoaren 2an eskaini zen lehen irratsaio hartatik, gaur arterainokoari buruzko tarte berezia eskaini nahi dizuegu, astero, bi ataletan kontatuz euskarazko irratigintzaren historia. Irratiari ongi etorria emateko, gure saioaren sintonia bilakatu dugun bertsoa eman zuten lehen irratsaio hartan: "Ua ua, hemendik hotsa, habil azkar, pizkor abotsa”.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Literatura
GUAU plataformak euskal poeta zenbaiten antologiak eskaintzen dizkizu. Autoreek beraiek, beren poesia lanen artetik egindako aukeraketako poemak, ahots goran irakurtzen dituzte audioliburu formatuan eskainiz Euskarazko literaturarekin dugun konpromisoa areagotuz.

Dokumental saila
Serie honek Espainiako gerra zibilean Moskura erbesteratutako euskal haurren esperientziak kontatzen ditu; Dolores Ibarruri edo Agustin Gomez de Segura bezalako pertsonek beren esperientziak kontatzen dizkigute eta beren herriminari buruz hitz egiten digute.

Dokumental saila
Serie honek Espainiako gerra zibilean Moskura erbesteratutako euskal haurren esperientziak kontatzen ditu; Dolores Ibarruri edo Agustin Gomez de Segura bezalako pertsonek beren esperientziak kontatzen dizkigute eta beren herriminari buruz hitz egiten digute.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Historia
II. Mundu Gerraren amaiera eta Europan aro berri baten hasiera markatu zuten gertaerei errepasoa, "La Mecánica del Caracol" saioaren eskutik.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.

Mugikortasunaren alderdi guztiak, Joserra Morejonen eskutik.