Emaitzak kargatzen…

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Dokumentala
Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra?

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Julio Ibarrak, 90eko hamarkadako komunikatzaile erreferenteak, podcast honetan hitz egingo du beren lan-diziplinetan erreferenteak diren pertsonekin. Emakume eta gizon kirolariak, sortzaileak, kazetariak edo politikariak, aktualitatea errepasatuko dute, iraganaren ikuspegitik, eta beti, etorkizunera begira.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Artxibotik
Gure Fonotekako altxor preziatuenak podcast bilakatuta.

Gaua eta goiza nahasten diren ordu txiki horietan konpainia eskaintzeaz gain, musikarik berriena eta klasikoena, kultura kontuak eta Euskadi Irratiko beste saioetako edukirik berezienak topatuko dituzu Goizeko Izarrean. Astelehenetik ostiralera goizeko 05:00etatik 07:00etara.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

#Km0 kontzeptua gastronomian (sasoiko eta hurbileko produktua) eta turismo iraunkorra, Slow Food mugimenduaren filosofiari jarraituz eta gure ekoizle txikiak ikusaraziz.