Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Abentura bat Groenlandian. Hiru eskalatzaile eta lau base-jauzilari profesional helburu berarekin: Ulamertorsuaq mendia igo eta bertatik salto egitea. "Next Stop: Greenland" izenburuko dokumental honek, kirol espedizioen atzean ezkutatzen diren adiskidetasun harremanak ditu oinarri.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Dokumentala
Dokumental honek abentura eta historia elkar nahasten ditu, XVI.mendean euskaldunek balearen eta bakailoaren arrantza egitera Kanadako Ipar Atlantikora joaten zireneko espedizioak gogoratuz. Arrantzaren ekintza soila gainditzen zuen itsas epopeia harrigarri honen esperientzia berbiziko du, euskal arrantzaleen historia zati hau berreskuratuz.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Telesaila
237 gizon Espainiatik abiatzen dira Fernando de Magallanes kapitain dutela. Aberastasunak, errekonozimendua eta ospea bilatzen dituzte. Horietako 18 baino ez dira bizirik itzuli Juan Sebastian Elkano pertsonaia noble eta karismatikoa buru dutela. Hiru urteko matxinadak, traizioak, gosea eta heriotza. Abentura eta emozioz beteriko istorioa da, eta bi pertsonaia kontrajarri helburu bera lortzeko borrokan ari dira.

Bizitzako istorioak, protagonistek lehen pertsonan kontatzen dituzten hurbileko kontakizunak, herri oso baten oroimena bihurtzen diren gauza txikiak. Gerora igaro diren semblanzak eta kronikak

"Zein da memorian arrasto sakonena utzi dizun iraganeko udaldia?" Galdera hori egin diegu gure inguruko sortzaileei. Udako soinu postalak, hitzak eta hotsak txirikordatuta. Udatekoak. Euskadi Irratiko Faktoria magazineko edukia.