Emaitzak kargatzen…

Musika
Euskal Kantak irrati emisoraren programazio musikala 00:00-7:00 bitartean.

Musika
Euskal Kantak irrati emisoraren programazio musikala 21:00-00:00 bitartean.

Musika
Euskal Kantak irrati emisoraren programazio musikala 15:00-21:00 bitartean

Musika
Euskal Kantak irrati emisoraren programazio musikala 7:00-15:00 bitartean

Kultura
Durangoko Azokaren eguneko kronika biltzen duen saioa

Musika
Herri musikan oinarritutako dokumental saila.

Musika
Joseina Etxeberriak euskal musikaren 10 totem, 10 izen nagusi, elkarrizketatu ditu musika sortzen duten lekuan. Anekdotak, trepetak eta zuzeneko musika.

Musika
Euskal musika eta musikariei buruzko saioa. Atal bakoitzean 3 gonbidatu izango dituzte.

Musika
Dokumental honen izena Hertzainak talde ezagun eta arrakastatsuaren kanta baten izenburutik hartu da. Dokumentalean, talde horren eta beste rock talde eta abeslari batzuen lanak aipatzen dira, 1975etik 1990era bitartean rock musika egin zuten musikariei egindako elkarrizketen bidez. Guztira 23 elkarrizketa egin zaizkie Barricada, Hertzainak, Itoiz eta Zarama bezalako taldeei. Bestalde, garai hartako irudi ikusgarriak aurkezten dira, izan ere, rockak izandako boom handia Euskal Herriko hainbat mugimendurekin lotuta egon zen: gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, etab. Dokumentalean diktaduratik irten berria zen gazteriaren erretratua egiten da.

Ikuskizuna
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpin egindako ikuskizuna. Bertan parte hartuko dute: Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikuntz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak.

Musika
1980ko hamarkadako Arrasatera bidaia bat proposatzen du lanak, punka oinarri hartuta eta zortzi bidelagunekin. Honako hauek dira erreportaje berezirako aukeratutako bidelagunak: Andoni Zubiaga (SS-77), Txerra Bolinaga (RIP), Amaia Garcia (Diputacion Coral), Edurne Landaluze (Diputacion Coral), Gotzon Hermosilla (Izu Giroa fanzinea), Haritz Artola (Unidad Alavesa), Andoni Iñurritegi Pottoko (Never Surrender) eta Ane Garai (Perlata).

Dokumentala
El Drogas dokumental biografikoa da, eta El Drogas ezizenez ezaguna den Enrique Villarreal artistaren dimentsio, alderdi, desbideratze eta korronte guztiak aztertzen ditu, ibai bat balitz bezala. Giza erretratu bat da, non memoria indibidualak kolektiboarekin topo egiten duen, Espainiako gaztelaniazko rock & rollaren figura garrantzitsuenetako baten ibilbide historiko eta bizigarrian sakontzen duen kontakizun bat eskainiz. Istorio emozional honetan, artista berezi honek hartu dituen aurpegi eta bideak ezagutu ahal izango ditugu. Beste aldean zer dagoen ikusteko okertuta dabilen izaki baten istorioa da.

Musika
Euskal kantutegi tradizionalean ezinbestekoak diren abestien errepertorioa eskaini digute Urepeleko taula gainean aritu diren artista handiek: Bankako Menditarrak, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga, Guy Saldubehere, Mikel Erramouspe, Miren Tristant, Amaia Hirigarai eta Antton Arraspin.

Musika
Huntza musika talde ospetsuak Bilbao Arenan 8000 lagunen aurrean eskainitako agur-kontzertuaren emanaldia. Xabi Solano (Esne Beltza), Niko Etxart edo Tremenda Jauria bezalako artista gonbidatuak izango dituzten lagun oholtza gainean.

Musika
Gatiburen kontzertua Bilbao Arenan (Miribilla)

Musika
Demode Quartet taldeak Berriozarren emandako kontzertua.

Musika
Nafarroako Bera herrian egindako jaialdia. Herriko musika banda izango da oholtza gainean, Aitor Mitxelenaren zuzendaritzapean. Haiekin batera hainbat abeslari arituko dira: hala nola Janus Lester, Joseba Irazoki, Peti eta Estitxu Pinatxo.

Musika
3 urte, 129 kontzertu eta 40.000 kilometro inguru errepidean egin ondoren Bulegoren lehen nazioarteko biran murgilduko gara. 2020an kaleratu zuen Bulego taldeak lehen kanta, eta hiru urtez Euskal Herriko herri eta hirietan kontzertuak eskaini eta plazak bete ostean, erabat ezezaguna zaien publiko baten aurrean jarriko dira euskara lau haizetara zabalduz. Osaka, Kyoto eta Kobe hirietan eskainitako kontzertuez gain Bulego osatzen duten taldekideak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Musika
Hertzainak taldearen kontzertua Barakaldoko BEC-en 2022ko abenduaren 17an.

Musika
Goiko Benta baserriko ganbaran, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen "uxuzko kontzertua.

Dokumentala
Lurdes Iriondo kultura sortzaile handia izan zen, baina, hil ostean, ahanzturan erori zen. Emakume izateagatik?