Emaitzak kargatzen…

Entretenimendua
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.

Entretenimendua
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.

Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan.

Dokumentala
AMERIKANUAK dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz “Txapo” edo Juan Juaristiren “Parrillas” oroitzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.

Komedia
Mikel (34 urte) Euskadin bizi da, langabezian dago, neska-lagunak duela gutxi utzi du beste batengatik, eta bere bizitza eta inguruan duen guztia galdu-gordean dagoela sentitzen du. Azkar esatearren, gorroto du Euskadi. Horregatik, bigarren osaba baten proposamena onartuko du (aitona baten Argentinara emigratutako ahizparen semea), Facebook bidez soilik izan du berarekin harremana, baina esan dio Argentinara muntatzen ari diren enpresan lan egitera joateko. Proposamenak lan egiteko eta ingurumena erabat aldatuz lurra jartzeko aukera eskaintzen dio. Hala ere, Mikel Argentinara Euskaditik ihesi iristen denean, ustekabeko zerbait aurkitzen du: arbasoen lurra inoiz zapaldu ez duten baina pasioz eta modu idealizatuan bizi duten argentinarrak bizi diren Euskadi txiki batera iritsi da. Jakina, Mikelek Euskal Etxea zapaltzen duenetik, kolonia osorako* super euskaldun* moduko bat bihurtuko da.

Dokumentala
Julian Iantzik gidatutako erreportaje berezia. Berrogei urteren buruan Kaliforniara itzuli diren euskal artzainen istorioa da hau.


Dokumentala
Euskaldunek Australiara egindako migrazioaren inguruko dokumentala. Zer dakigu Australian azukre kanaberan lanean jardun zutenez? Horien memoria berreskuratu nahi du lanak, Julian Iantziren eskutik.

Gaua eta goiza nahasten diren ordu txiki horietan konpainia eskaintzeaz gain, musikarik berriena eta klasikoena, kultura kontuak eta Euskadi Irratiko beste saioetako edukirik berezienak topatuko dituzu Goizeko Izarrean. Astelehenetik ostiralera goizeko 05:00etatik 07:00etara.

Sakontzeko
UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.

Dokumentalak Estatu Batuetako euskal diasporaren bizitza erakusten du, Nevada, Kalifornia, Oregon eta Idahoko euskal etxe, taberna eta jatetxeetan barrena. Elkarguneak, herri-otorduak, musika, bertsolariak eta elkarrizketak dira euskal hizkuntza eta kultura nola bizirik mantentzen diren azaltzeko ardatzak. Ibilbidean Paul Laxalt bezalako pertsonaia esanguratsuak eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programa ere agertzen dira, hainbat belaunaldiren lekukotasunekin batera.

Olga Zabalgogeaskoak aurkeztutako saio honetan, euskal diasporako kideek beren euskal sustraiak bilatu eta ezagutzeko aukera izango dute.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.


Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonista, Iñaki Guridirekin elkarrizketan. Ahots guztiak entzun behar direlako iritzi propioa izateko.