Emaitzak kargatzen…

Drama
José Sirgado (Eusebio Poncela) B serieko zuzendaria da, krisi sortzaile eta pertsonal betean, eta ezin du bere bikotekide ohiarekin (Cecilia Roth) hautsi. Autosuntsiketa espiral batean murgilduta, eta drogak akuilu dituela, aspaldiko ezagun baten berri jaso du Josek: Pedro (Will More). Super 8an grabatzen duen gazte xelebre bat da, eta bere filmen erritmoa kontrolatzeko obsesioak fotograma gorria deskubritzera eraman du. Aurkikuntzak Joseren jakin-mina piztuko du, eta “eroaldi” baterako bidaiari ekingo dio.

Dokumentala
Gaur egun "Eroaldia" (1980) espainiar zinemako kultuzko pelikula nabarmenena da, eta bere zuzendaria, Iván Zulueta, madarikatutako zinemagilea. Bere belaunaldiko ahots esanguratsuenetakoa izan behar zena, ahanzturan desagertu zen filmaren porrotaren ostean. Pelikula bere bizitzaren aurreikuspena bilakatu zen: protagonisten antzera, Zulueta ere drogek eta zinemak erotu zuten eta, azkenean, desagertu egin zen. Ordutik berrogeita bost urtera filmaketa talde bat pelikulari eta bere zuzendariari buruzko misterioak argitzen saiatuko da, Eroaldian barneratzea arriskutsua izan daitekeela jakin gabe.