Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Parisen, Agirre lehendakariaren erbestealdiko bigarren geltokian kokatzen da Estibaliz Urresolaren dokumental hau. Herri baten eta bere kulturaren defentsan sutsu aritu zen Agirre lehendakariaren erretratua egiteaz gain, Eresoinka abesbatzaren jaiotza ekarriko du gogora.

Laburmetraia
Emakumeak zinema zuzendaritzan lekua egin eta pertsonaia femeninoen erreferente berriak agertu izanak izan duen eragin zuzen eta errealaren inguruan egiten du hausnarketa; eta azpimarratzen du horrek zein eragin duen neskatoen eta emakumeen autopertzepzioan, eta, ondorioz, gizarte osoan ere.

Laburmetraia
1968an, Arantzazuko santutegian Euskara Batuaren Oinarriak ezarri ziren, euskalki ezberdineko hiztunak elkarren artean hurbiltzeko xedearekin. Gaur, 50 urte geroago, Euskara Batuak inoiz baino bateratzaileago izaten jarraitzen du.

Laburmetraia
Zumaiako flysch-a lurraren entziklopedia bezalakoa da, non geruza bakoitzak lurraren historiako kapitulu bat irudikatzen duen. Bertan 50 milioi urteko historia geratu da grabatuta. Loreren zimurrak ere, Gerra Zibilean familiarekin batera Zumaiatik kanporatutako emakume honen bizitza kontatzen digun liburu baten modukoak dira. Salka, neska sahararrak bilaketa bati ekingo dio Loreren istorioa deskubritzeko, hau ere bere ama eta amonaren istorioa baita Saharatik ihes egin behar izan zutenean. Flyscharen aurrean, Salkak ulertuko du, etengabe txandakatzen diren geruza gogor eta bigunen antzera, bere istorioak, gatazka baten erdian bizi izan diren emakumeenak, errepikatu egiten direla.

Laburmetraia
Nerabezaroa une zaila da. Eskualdeko txapelketarako egun gutxi falta direnean, Judokak eraso arrazista jasan eta krisian sartzen da. Lehiatu ahal izateko, autokontrola eta autoestimua landu beharko ditu.

Dokumentala
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun dugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu.

Drama
Coco, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Uda batean, bere nortasuna arakatzen du familiako emakumeekin batera, eta, aldi berean, haien bizitzei eta desioei buruz hausnartzen dute.

Drama
Rita desegiteko arriskuan dagoen abesbatza batekoa da: entsegu-gela bat alokatzeko dirulaguntza galdu dute. Taldeak erabaki behar du haranean kutsadura eragiten duen enpresaren babesa onartu ala ez.

Drama
Ane bere jaioterrira itzultzen da bere aitonaren ustekabeko hiletagatik. Itzulerak bere familiako emakumeekin elkartze estua dakar. Dena arraro bihurtzen hasten da ehorztetxearen aldetik zenbait anomalia susmatzen dituenean.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.