Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
1997ko martxoaren 22an, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak CESID delakoaren 13 dokumentu sekretu desklasifikatzea erabaki zuen. Segurtasun indarrek borroka kontraterroristan ustez delituzkoak ziren jarduerei buruzko paperak ziren. Kazetaritza-kontakizuna, sumarioko instrukzioa eta agiri desklasifikatu horiek dira 1983an zer gertatu zen argitzen laguntzen digun gida. Urte horretan sortu zen GAL, eta erakunde terroristaren lehen atentatuak egin ziren: Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa eta heriotza, José Mª Larretxearen bahiketa zapuztua, Segundo Marey bahitu eta askatzea eta Ramon Oñaederra, Kattu eta Mikel Goikoetxea Txapelaren erailketak.

Dokumentala
Alberto lñurrategik aurkeztu eta euskal biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila. Aretxabaletako mendizalearen eskutik, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu. Euskadiko eta Nafarroako eremu geografikoetan lanean diharduten espezialista onenen laguntza izango du horretarako.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonistak, politika eta gizarte arloko punta-puntako gonbidatuak Radio Euskadin.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Dokumental saila
Iñaki Gabilondok aurkezten du dokumental-serie hau. Franco hil aurreko eta ondorengo urteetako gertakizunak kontatzen ditu.

Informazioa eta aktualitatea
Eguerdiko albistegi nagusia, Maite Artolaren eskutik, egunekoari neurria hartzeko.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Asteburuko aktualitate guztia Radio Euskadin.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.

Izena ematen duzun unetik, “premium” entzulearen abantailez gozatuko duzu; gazteei zuzendutako albistegi propioa, eta, batez ere, Gaztean gertatzen dena galdu ez dezazun, zuretzat, momentu onenak ere berreskuratuko ditugu. Ez hori bakarrik! Unean-unean sare sozialetan gertatzen ari dena kontatuko dizugu.

Historia
II. Mundu Gerraren amaiera eta Europan aro berri baten hasiera markatu zuten gertaerei errepasoa, "La Mecánica del Caracol" saioaren eskutik.

Dokumentala
ETAk bere familia bahitu eta Estatuaren zaintzan aitak bizia galdu zuenetik berrogei urtera, Tamara Muruetagoienak egia eta justiziaren bila abiatzen du bere borroka nekaezina. dokumentalak bere familiaren historia berregiten du —zerga iraultzailea, 17 eguneko bahiketa, presio politikoa eta estatala, torturak eta hilketa—, eta aldi berean Tamararen bidea erakusten du gertatutakoa aitortu eta gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko.

Sakontzeko
Gure herriaren oraina ulertzen laguntzen duten testigantzak biltzeko podcasta. 70 hamarkadatik aurerra izan diren indarkeriazko gertakarien inguruko ahotsak eta lekukotzak jasotzen ditu podcast honek.