Emaitzak kargatzen…

Marrazki bizidunak
Abentura Badian arazoren bat dagoenean, txakur-patruila arduratuko da konpontzeaz! Zergatik? Txakur-patruilarentzat ez dagoelako ezinezkorik! Txakur-patruilako kideek elkarrekin egingo dute lan Abentura Badiako segurtasuna bermatzeko. Izan katu bat zuhaitzean, oilo bat ihesean edo tren bat trenbidetik kanpo, txakurtxoek beti lagunduko diote behar duenari!

Haurrak
Nina eskolara doan 6 urteko neskatila bat da. Bere lagun-minak Teo du izena, baina beste lagun bitxi bat ere badu: Olga hodeia. Elkarrekin abentura zirraragarriak biziko dituzte, eta, bide batez, euren sentimenduak adierazten ere ikasiko dute.

Haurrak
Lagun talde bat zuhaitz-txabola batean elkartzen dira beren liburu gustukoenak partekatzeko. Atal bakoitzean, istorio batean murgilduko gara, diseinu desberdin baten bidez, mundu osoko haurrentzako liburu onenekin.

Haurrak
Animalia ezberdinez osatutako lagun talde batek abentura dibertigarriak biziko ditu.

Entretenimendua
Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiak, eta Shaun bereziki, gai dira gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko: futbolean edo golfean aritzeko... Bitzer txakurra izango dute zeregin horietan lagun.

Haurrak
Ritak 4 urte ditu eta bere lagunik onena krokodilo bat da. Haurtzaroko emozioei buruzko marrazki bizidunen saio koloretsua.

Haurrak
Remy sei urteko neska abenturazalea da eta lagun min berezi bat dauka, Boo, robot handi, arrosa, bigun bat. Remyren izaera menderakaitzari eta Booren gogo biziari esker, Izurde Badian abentura berri asko biziko dute, handiak eta txikiak, bien irudimen apartak bultzatuta.

Haurrak
Noddy eta bere lagunek Jostailandian jazotzen diren gertaera misteriotsuak ikertuko dituzte.

Haurrak
Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritzea, oporretan joatea... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.

Haurrak
Milo izeneko bost urteko katu abenturazale bati buruzko seriea, rol-jokoak erabiltzea gustuko duena lan eta bokazioen mundu zabala arakatzeko.

Haurrak
Maya erle txikia oso bihurria da, baina beti dago prest besteei laguntzeko arazoren bat daukatenean. Hala, erlauntzean polena behar dute, eta erle erreginak Maya bidaliko du bila. Erle txikiak Willi erlamandoa izango du ondoan bidaian, eta biek mundu berria ezagutuko dute.

Haurrak
Bost kadete espazial gazte dira protagonista nagusiak. WotWot planetako espazio-haurtzaindegian, misio espazial batean murgiltzeko behar dituzten trebetasun guztiak ikasiko dituzte.

Haurrak
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.

Komedia
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.

Haurrak
Umetxoei zuzendutako telesail honek ikusgarritasuna eta bizitasuna ematen dio ozen irakurtzearen jarduerari. Aita-semeak dira pasadizo animatuak kontatzen dituzten pertsonaia nagusiak; bien artean ahotsak eta soinu-efektuak jartzen dizkiete istorioei. Ipuinetako pertsonaiak genero berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik sortzen dituzte, gainera.

Haurrak
Helenak bost urte ditu eta bere ametsa irakasle izatea da. Bere eskola txikia martxan jarriko du eta jostailuentzako lehen gela zabalduko du.

Haurrak
Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiez jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.

Haurrak

Haurrak
Eguberri bezpera da haurtzaindegian eta Timmy eta bere lagunak oso pozik daude! Hain pozik ez direla konturatu kanpoan izugarrizko elur ekaitza dagoela.

Haurrak
Timmyren eta haurtzaindegiko lagunen lehen txangoa da hondartzara. Egun zoragarria pasako dute, hondar-gazteluekin, igerilekuekin, bainuekin eta maskorrekin. Baina, halako batean, Timmyren peluxe maitea eta Bumpy polizoia itsasoak irentsiko ditu txalupa batean. Timmy ausartak salbatuko al ditu?

Haurrak
Gabon garaia heldu da eta Timmy eta lagunak irrikaz daude. Eguberri egunaren bezpera denez, Timmy eta lagunak pozez eta lanez gainezka daude apaingarriak eta Gabonetako zuhaitza ipintzen.