EITB Artxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua

Bilaketa

Emaitzak kargatzen…

Bilaketaren emaitzak

Potx eta Lotx
Bideoa

Haurrak

Potx eta Lotx

Euskal Herriak, iparretik hegora, ez du asperdurarako tarterik izango aurrerantzean. Goizean goizetik hasita egin ohi duten eran, mundu grisa koloreztatzeko asmoz datoz Nerea Mazoren gidaritzapean Potx eta Lotx pailazoak eta, euren premiazko adiskideak, Izaskun eta Xabi Sound. Pailazoen bitartez, hamaika abentura eta aldrebeskeriren adiskide kuttun izango dituzte aurrerantzean gaztetxoenek (eta baita helduxeagoenek ere). Horretarako, zenbait esketx eta ataletaz baliatuko dira: Ate magikoa, kaleko artistak, puxtarri bat, abestiak, bideoklipak, sorpresa eta ezustekoak, ez dira faltako.

Ingura A1
Bideoa

Euskara

Ingura A1

Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.

Terrorismoaren azkena Europan
Bideoa

Dokumentala

Terrorismoaren azkena Europan

Hainbat ahotsek Europan izandako mugimendu terroristen inguruan hitz egiten dute.

Oum, izurde zuria
Bideoa

Haurrak

Oum, izurde zuria

Oum izurde zuria, bere lagun Yann eta Marinarekin batera, Maotou izeneko uhartean bizi da. Hirurek abentura ahaztezinak biziko dituzte itsasoan.

Azken erromantikoak
Bideoa1:41:21

Drama

Azken erromantikoak

Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko leihatilako pertsona. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betitik itxaron duen aukera izango du.

Jon eta Jone
Audioa

Soinu-fikzioa

Jon eta Jone

"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.

Man seeking woman
Bideoa

Komedia

Man seeking woman

Denboraldi honetan, telesaileko izarrak, Josh Greenbergek (Jay Baruchel), aurre egingo die mezu ergelei, zita deserosoei, klonazio-desastreei, gizonen arteko sexuari, ehunka heriotzari, eta, are okerrago, denboraldi osoa iraungo duen maitasun-triangeluari bere lagun minarekin. Baruchelez gain, Eric Andre Mike izango da, lagun mina, konfiantza handikoa eta ausarta, baita Britt Lower ere, Liz, Joshen arreba nagusi eta kikilgarria.

Dida!
Audioa

Dida!

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Faktoria 2
Audioa

Faktoria 2

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Lizardiren baratza
Audioa

Kultura

Lizardiren baratza

Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Crónica de un amor efímero
Bideoa1:36:22

Komedia

Crónica de un amor efímero

Ama ezkongabea eta gizon ezkondua maitale bihurtuko dira. Abentura bat dela badakite, konpromiso barik, ondo baitakite harremanak ez duela etorkizunik. Hala ere, denborak aurrera egin ahala euren arteko konplizitatea eta ongizatea handiago izango da.

Vascos por el mundo
BideoaZeinu-hizkuntzako interpretea duen edukia

Entretenimendua

Vascos por el mundo

Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.

Vascos por el mundo
Bideoa

Entretenimendua

Vascos por el mundo

Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.

Bostekoa
Audioa

Bostekoa

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

My mad fat diary
Bideoa

Telesaila

My mad fat diary

16 urteko Rae neska gizenak gazte normal bat izan nahi du. Lau hilabete psikiatrikoan igaro ondoren, benetako mundura egokitu ezinik dabil. Raek terapia-saioekin jarraitu behar du, baina bere terapeuta berria, Kester, orain artekoak ez bezalakoa da: lasai husten du bere barrena Raeren aurrean.

Aitaren etxea
Bideoa

Telesaila

Aitaren etxea

Euskal itsasertzeko herri batean dago girotuta, 1950. urte inguruan. Bertako herritarrek bat egin eta garai hartako baldintza gogorretan bizitzen asmatu beharko dute.

Brillos
Audioa

Brillos

Moda, diseinu eta dekorazio tendentzia berriei buruzko saioa Ederne Frontelak gidatuta, eta Andoni Calvo eta Sarai Perezen kolaborazioarekin.

El ocaso del terrorismo en Europa
Bideoa

Dokumentala

El ocaso del terrorismo en Europa

Hainbat ahotsek Europan izandako mugimendu terroristen inguruan hitz egiten dute.

Bajo sospecha
Audioa

Bajo sospecha

Podcast honen helburua kriminologia publiko orokorrarengana hurbiltzea da, hizkuntza ulergarri, atsegin eta zorrotz baten bidez. Delituaren azterketaren oinarriak azaltzea, ohiko mitoak desmuntatzea eta denok krimenari buruz egiten ditugun galdera handiei erantzutea. Dibulgazio-saila, José Antonio Varela Gonzálezen eskutik, Kriminologiako irakaslea.

Uhin Ultramoreak
Audioa

Zientzia eta teknologia

Uhin Ultramoreak

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.