Emaitzak kargatzen…

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.

Kultura
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Audioliburuak
"Bihotz Handiegia" Eider Rodriguezen ipuin bilduma da.

Herriz herri eta hiriz hiri ibiliko da Julian Iantzi udako giroa eta bertako jaiak eta suak nolakoak diren erakusteko. Gonbidatu bereziak, zuzeneko konexioak, umorea, musika eta sorpresa bitxiak izango dira, astelehenetik ostegunera.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Zigor Iturrieta sukaldaria eta Itxaso Gonzalez aktorea herriz herri dabiltza 'Karabana' hartuta, sukaldari anonimoen bila.

Dokumentala
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkeztuko zaizkigu.

Dokumental saila
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Musika
Klara Mendizalek, Iker Laurobak eta Maria Amolategik kantu zaharrak berreskuratuko dituzte galdu ez daitezen.

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen da narratzailearen kontakizuna. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak. Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak biltzen ditu Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977) GUAUk audioliburu eginda eskaintzen dizun nobela honetan. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.

Drama
Errenteria, 1977ko uda. Beak 16 urte ditu eta herrialdean zehar dabiltzan aldaketa-giroarekin bat egiten du. Besteak beste, emakume-talde batekin lan egiten du kausa feministaren alde eta abortatzen laguntzeko baldintza duinak lortzeko helbuarekin. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da, bere bizitza hankaz gora jarriko duena: bera baino zaharragoa den eta familia oneko neska batekin maiteminduko da. Beak ez du susmatzen neska enigmatiko honek, Mirenek, sekretu bat gordetzen duela, eta sekretu horrek helduen mundu mingarrian murgilduko duela.

Ekonomia solidarioarekin, enpresen alderdi sozialarekin eta kalteberatasunean dauden pertsonen kontratazioarekin zerikusia duen guztia.

Jaiak
Euskadin uda bizitzeko gune bat, jaien, bertako jendearen, kulturaren eta urteko egunik luzeenak iristen direnean gertatzen den guztiaren bidez.

Elkarrizketak
Fermin Etxegoienek gidatutako elkarrizketa saioa. Proiekzio publikoa duten Euskal Herriko pertsonaia ezagunak izango ditu aurrean, eta beraiekin hitz egingo du luze beren bizitzez eta jarduerez, eszenatoki ezberdinetan.

Sukaldaritza
Ramon Roteta eta Ander Gonzalezek euskal gastronomiaren errezeta eta plater tipikoak kozinatuko dituzte.

Gertuko gastronomia, tokiko produktu eta ekoizleak, eta gure herrietako azokak. Zero kilometroko saioa, Aitor Buendiak gidatuta.