Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta harri bat aurkitu du. Harri horrek dinosauroen arrautza baten fosila dirudi. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira.

Dokumentala
Bi arnas, torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.

Haurrak

Haurrak
Eguberri bezpera da haurtzaindegian eta Timmy eta bere lagunak oso pozik daude! Hain pozik ez direla konturatu kanpoan izugarrizko elur ekaitza dagoela.

Haurrak
Timmyren eta haurtzaindegiko lagunen lehen txangoa da hondartzara. Egun zoragarria pasako dute, hondar-gazteluekin, igerilekuekin, bainuekin eta maskorrekin. Baina, halako batean, Timmyren peluxe maitea eta Bumpy polizoia itsasoak irentsiko ditu txalupa batean. Timmy ausartak salbatuko al ditu?

Haurrak
Gabon garaia heldu da eta Timmy eta lagunak irrikaz daude. Eguberri egunaren bezpera denez, Timmy eta lagunak pozez eta lanez gainezka daude apaingarriak eta Gabonetako zuhaitza ipintzen.

Haurrak
Oraingo honetan, jantzitakoan ipuinen mundura bidaiatzea ahalbidetzen duten zapatila batzuk aterako ditu Doraemonek bere patrikatik. Deskuidu batean, Shizuka ipuin horietako batean harrapatuta geldituko da eta talde osoa hari laguntzera joango da.

Haurrak
Doraemon, Nobita, Shizuka, Erraldoi eta Suneo Karibera abiatuko dira, abentura bila.

Haurrak
Doraemonen eta Nobitaren abentura berria. Kasu honetan, jostailurik dibertigarrienen mundura egingo dugu bidaia. Bertan dena perfektua da, lapur maltzur bat eta haren klonak agertu arte. Doraemonek, Nobitak eta gainerako lagunek erronka zaila izango dute: gaizkilearen plana gelditzea.

Haurrak
Doraemon, Nobita eta talde osoak abentura harrigarri bati ekingo diote Denboraren Trenean. Tren magikoa da; espazioko bazterretan zehar bidaiatzeko gauza da, baita espazio-denbora lerroari aurre egiteko eta gizadiaren historian zehar bidaiatzeko. Denboraren Trenean ezezaguna da norakoa eta guztiok ezagutzen ez ditugun lekuetara iritsiko dira. Bidaide harrigarriak ezagutuko dituzte.

Haurrak
Duela 70.000 urte Txina kontinentalean bizi zen haur bat, Kukuru, denbora distortsio batek irentsi zuen, eta orainaldian agertu da. Bitartean, Nobitak, beste behin, etxetik joatea erabaki du, eta Doraemoni inoren menpe egon gabe bizitzeko behar duen guztia eskatu dio. Aldi berean, bere lagunek ere arazoak dituzte euren familiekin, eta etxetik alde egin nahi dute.

Haurrak
Katu robotaren ate magikoak Afrika erdialdera eramango ditu gure lagunak, Erretzaileen Basora. Sateliteei argazkiak ateratzea eragozten dien lanbro lodi batez estalitako oihana dago bertan.

Haurrak
Doraemonek abenturarik ekologikoenari ekingo dio oraingoan lagunekin batera. Kasu honetan, mundu propioa eratu nahiko dute zeruan eta, horretarako, hodei erraldoi bat sortuko dute. Hodei horretan bidaian doazela, zibilizazioa suntsitu nahi duen estralurtar talde batekin egingo dute topo. Hain zuzen ere, ingurumenarekiko konpromiso falta dela-eta gizakiei eskarmentua eman nahi diete.

Haurrak
Doraemonek, Nobitak eta bere lagun diren Shizuka, Erraldoi eta Suneok, udako bero handiaz nekatuta, Ozeano Bareko hegoaldera bidaiatzea erabaki dute, iceberg batean freskotasun pixka bat aurkitzeko. Doraemonen laguntzarekin jolas-parke bat sortzea ere erabaki dute. Horretan ari direla, urrezko eraztun arraro bat topatuko dute. 10.000 urte baino gehiago ditu eta Antartikatik dator.

Haurrak
Ikastetxean "Mendebalderako bidaia" antzezlana antzezten ari dira eta Nobita zapuztuta dago Sun Wukong errege protagonistaren papera antzeztu nahiko lukeelako. Bere lagunei Sun Wukong benetan existitu zela eta, gainera, haren antza zuela frogatu nahian, Nobitak denboraren makina erabiltzen du iraganera bidaiatzeko eta hura aurkitzeko.

Haurrak
Nobitak eta bere lagunek beisbolean jolastu ohi duten zelaigunean adinez nagusiagoak diren beste ume batzuk agertuko dira. Tokia berreskuratzeko ahaleginean, Lopple eta Chammym ezagutzen dituzte, Koya Koya planetako biztanleak. Unibertso alternatibo batean kokatuta dago planeta hori, eta bertan ez dira falta jolasteko zelaiak, baina ezta arazoak ere.

Haurrak
Arratsalde batean Doraemon, Nobita eta euren lagunak espazioan girotutako bideojoko batekin jolasean ari dira. Halako batean, Doraemon eta Nobita euren lagunak desagertu direla konturatu dira, bideojokoan sartu baitira.

Haurrak
Doraemonek, Nobitak eta gainerako lagunek Animalien Planetara egingo dute bidaia. Ingurumena asko zaintzen dute bertan, eta hondakinak birziklatzen dituzte. Bitxiena, baina, bertako biztanleen itxura da: gizakion gorputza baina animalien burua dute. Han direla, Chipo gaztea ezagutuko dute, erdi-mutiko erdi-txakurra, eta abentura berri batean murgilduko dira: Animalien Planeta arriskuan dago, estralurtar talde batek inbaditu egin nahi baititu bertako baliabide natural guztiak erabiltzeko asmoz, lurraldea erabat suntsituz.