Emaitzak kargatzen…

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Informazioa eta aktualitatea
Albisteak, elkarrizketak eta gure kirolaren inguruan jakin beharreko guztiak, adituen iritziak barne, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar eta Xabier Muruaren gidaritzapean.

Informazioa eta aktualitatea
Asteburu goizeko albistegi nagusia. Albisteak, elkarrizketak eta solasaldiak, Eider Bilbaok gidatuta.

Ordu bete pasatxoko saio honetan, Maddalen Iriartek elkarrizketa sakon bat egingo du astero, eta ondoren mahai ingurua ohiko kolaboratzaileekin.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lotutako emanaldi eta programa historikoak 1989. urtetik

Musika
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.


Elkarrizketak
Faktoriako elkarrizketak. Eguneko protagonistak eta zer esana duten pertsonak entzun egiten dugu. Iñaki Guridi eta Maider Segurola kazetariek gidatutako solasaldiak. Euskadi Irratiaren edukia, Eitb Mediak Guau plataforman argitaratua.

Osasuna eta ongizatea
"Korapiloak" podcastak osasun mentalari heltzen dio, lehen pertsonan. Iñigo Antsorregik begietara begiratuz elkarrizketatzen ditu arazoren bat izan duten zenbait pertsona, gizarteak bizkarra eman izan dion egoera, behingoz eta naturaltasunez erdigunean jartzeko helburuz. "Biba zuek" saioko atalaren osagarri dugu podcast hau.

Joxe Mari Apaolazak gidatuta, Euskal herriko txirrindulari profesional beteranoenekin elkarrizketak eskainiko dira.

Unibertsitatearen unibertsoa. Julian Belokik zuzendua. Astero, ordubete.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Literatura
Ilaski Serranok aurkeztutako literatura saioa.

Dida! saioan ia dena da ona, baina onena, bikainena, galdu ezinezkoena, bi orduz emango dizugu igande goizetan. 11:00etan hasita, XXI. mendeko meza santua.

Elkarrizketa pertsonalak, barne bilaketa prozesu bat egin duten edo egiten ari diren pertsonekin. Tradizio eta sentsibilitate erlijioso eta espiritual ezberdinen inguruko testigantzak biltzea du helburu. Esther Gabiolak gidatuta.

Soinu-fikzioa
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonista, Iñaki Guridirekin elkarrizketan. Ahots guztiak entzun behar direlako iritzi propioa izateko.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Bertsolaritza
Bertsolaritzari buruzko saioa, Mirari Martiarenak aurkeztuta.