Emaitzak kargatzen…

Komedia
Kontserba lantegi batean girotutako telesaila. Lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza du ardatz.

Sitcom
Hogei urte pasa ondoren, Jose Lontxo, Idoia eta Jaionek elkar topo egingo dute. Hiruren bizitzek joan-etorri ugari izan badute ere, funtsean orain dela 20 urteko berberak dira. Bizitzak emandako muturrekoek, eta, batez ere, krisi gorriak elkartuko ditu berriro. Eta berriz ere aurre egin beharko dizkiete eguneroko tirabirei, etxe berberean bizi beharko dutelako, Jose Lontxok Antiguon duen etxean.

Telesaila
Telesail honek telebistaren mundua umorearen ikuspegitik parodiatuko du. Protagonistak Benita eta Mariniebes dira, telebistaren hastapenetako garaiak gertu-gertutik ezagutu zituzten profesionalak. Hiru hamarkada luzetan isilpean egon ondoren, ETBk barietate saio bat egiteko kontratatu ditu.

Telesaila
Martinen bizipenak kontatzen ditu. Irutxulo izeneko irrati txiki bateko kirol-esataria da eta bere bizimodua du ardatz telesailak. Irratian, tabernan eta etxean gertatzen zaizkion gorabeherak kontatzen dira bertan. Lankideekin duen harremana, familiako kontuak...

Telesaila
Telebistan lortutako arrakasta aprobetxatuz, Jose Antonio Arizkorreta 'Super Arizko' sukaldaria lehendakari bihurtu da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Familiaren artean eta lanean gertatutako pasadizoak kontatzen ditu telesailak.

Umorea
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatutako umore saioa. Astero, punta puntako euskal aktoreak hartuko dituzte gonbidatu platoan.

Komedia
Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Laburmetraia
Mirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko dio.

Pedro Sansineneak familia, lagunak eta herrialdea utzi zituen. Hogei urte geroago, Euskal Herrira itzuli behar izan du hainbat arrazoirengatik, eta gorroto zaharrak, gatazka berriak eta maitasun istorio lazgarri bat aurkitu ditu bertan.

Komedia
Justiziatik ihesean dabilen bankari ustel bat, banku beraren kontra ari diren kaltetuen etxe okupatu batean ezkutatuko da gezurrezko nortasun baten azpian.

Komedia
Etxebestetarrak, oporretara abiatu behar diren egun berean, diru gabe geratuko dira. Herrikoen aurrean itxurak mantentzearren, etxean gordeta pasako dituzte oporrak.

Drama
Lapurreta armatu batean, Ismaelek emakume bat hil du. Neskato bat begira dago, ama hil berri dion neska bera. Urte batzuk geroago, kasualitatez aurkitu du neskatoa, eta ordurako emakumea da.

Drama
Ibrahim, 16 urteko marokoko mutila, hiriaren kanpokaldeko errepide batetik doa oinez, bakarrik dago, desorientaturik. Badaki bi egun barru herrialdetik botako dutela, beraz, bere motxila hartu eta badoa ihesi. Ez dauka nora joaterik. Diskoteka batean Rafa, 14 urteko mutila, urduri dago, neskak beragandik espero duena emateko ez bait da kapaza sentitzen. Ibrahim eta Rafaren bideak elkargurutzatu eta batak bestearengan izango duen eragina hain izango da handia, kontrolatu ezin ditzaketen sentimenduak haziko direla beraien artean.

Drama
Arantxa Urretabizkaiaren izen bereko eleberrian oinarritutako filmak hogeita hamar urteko emakume ezkondua eta seme bat duenaren bizitza kontatzen du. Protagonistak bere senarra, Txema, semearekin bakarrik uztera bultzatu zuten arrazoien inguruko hausnarketa egiten du. Barne bakarrizketen bidez, 70eko hamarkadaren amaierako euskal gizartean amatasuna, bakardadea eta eguneroko errutina bezalako gaiak arakatzen dira.

Drama
Bartzelona erdialdeko kaleetan izan duen istripu batek piano karrera zapuztu dio Ainhoari. Ordura arte izandako bizitza sentimentalak ere ez dio poztasun handirik ematen: istripua izan eta pixka bat lehentxeago Imanol ezagutu zuen baina sentimenduak adierazteko duen zailtasunak eragotzi dio bizitza harekin partekatzea. Bere beldurren arrazoia duela hogei urte ikusi zuen ETAren atentatua izango da.

Drama
Sofia (Sofia Otero) 10 urteko neskatila bat da. Aita bat-batean hil zaio eta amarekin (Manuela Vellés) bizitza berri bati aurre egin behar dio. Egoera konplexu horri aurre egiteko, Sofiak antzerkian bilatuko du babesa; errealitate paralelo horri esker, ihes egingo du, eta, aldi berean, bere benetako bokazioa zein den jakingo du.

Drama
Jotak poto egin du eta bere buruaz beste egin behar du itsasora jaurtiz, baina une horretan neska batek bere aurrean moto istripu bat duela ikusiko du. Berarekin joango da ospitalera, eta jakinaraziko zaio neska gaztea ez dela ezertaz oroitzen, begien kolorea ere ez duela ezagutzen. Jotak sinetsaraziko dio lau urtez ezkongaiak izan zirela eta bere izena Lisa dela. Gezur horrekin, bi protagonistek beren maitasun istorioa biziko dute, baina laster dena korapilatuko da.

Drama
Bere herriko ermitan mendeetan harrapatuta egon den neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du Emmak. Carol (sinesgaitza eta medium faltsua dena) konbentzitzen saiatuko damamuekin hitz egiten irakats diezaion. Haren laguntza izango da bide bakarra gaixo duen amarekin elkartuta jarraitzeko, hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da. Belén Rueda da Carlota Peredak (Cerdita, 2022) zuzendutako bigarren film luze honen protagonista.

Entretenimendua
Malkoak, muxuak, besarkadak... Denok hunkituko gaituen saioa, Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.