Emaitzak kargatzen…

Komedia
Astebururako plan desberdinak eta ekintzak egiteko alternatiba berriak proposatuko dituen umore saioa. Anjel Alkainekin batera, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi eta abar ikusiko ditugu.

Entretenimendua
Umorezko programa honek euskal gizartearen kezkak islatzen ditu pertsonaia eta egoera komikoen bidez.

Soinu-fikzioa
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.

Soinu-fikzioa
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.

Soinu-fikzioa
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker. Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!

Gazteak
Sorgin ehizan arituko den Mari protagonista dela, mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen fikziozko telesail honetan. Lagun talde berezi bat sortuko du Marik sorginen aurka borrokatzeko, gizartea zainduz. Bidean zailtasun ugari aurkituko dituzte, ez da batere erraza izango sorginei aurre egitea.

Komedia
Familia osoari zuzendutako saio umoretsua, arina eta freskoa. Anjel Alkainen taldeak sketch eta egoera dibertigarriak ekarriko ditu.

Entretenimendua
Anjel Alkainen taldeak Euskadiko gizartearen eta telebistaren aktualitatea errepasatuko du umore zorrotzez eta barrea eragiteko asmoz.

Soinu-fikzioa
"#10garrena" fikziozko serie distopikoa da Bertsolaritza ardatz hartuta. Bederatzi izan dira orain arteko bertsolari txapeldunak. Hamargarrenaren bila, zortzi final bitxi, zortzi etorkizun; batzuk errealagoak, besteak utopikoagoak.

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Anartz Zuazuaren gidaritzapean, hainbat galdera xelebreri erantzuteko taula gainean elkartu dira Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktoreak, umorez betetako monologoak eta ezkontza bat tarteko.

Laburmetraia
Batzuetan, haur txikiak dituzten senar-emazteek, amona faltan botatzen dute...baino bakarrik batzuetan.

Agirretarrak umorezko fikziozko telesaila da. Kasadiosko baserri batean bizi diren familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Astero bisitariren bat izaten dute. Hauek dira familiakideak: Elo (Iñake Irastorza), Joxe (Angel Alkain), Katta (Ainere Tolosa) eta Xanti (Egoitz Lasa).

Dokumentala
Elbira Zipitriari buruzko dokudrama. Elkarrizketen eta fikziozko eszenen bidez, frankismo garaiko euskararen irakaskuntzaren aitzindari izandakoaren bizitza ezagutuko dugu.

Umorea oinarri duen show-a, Ainere Tolosak eta Aitziber Garmendiak aurkeztuta. Aktualitateari bueltak emanaz, musika eta pertsonaia xelebreak izango ditu, Anjel Alkain, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal, Jon Iraola, Mikel Laskurain eta Asier Sota aktoreen eskutik.

Drama
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Osasuna eta ongizatea
Osasunaren inguruko aktualitatea ulertzeko saioa, entzuleen kontsultei lehentasuna ematen diena, Felix Zubia medikuaren azalpenekin.

Bost minutuan errezeta bikain bat proposatuko dizu Fernando Canalesek.

Informazioa eta aktualitatea
Eguneko protagonista, Iñaki Guridirekin elkarrizketan. Ahots guztiak entzun behar direlako iritzi propioa izateko.