Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Emakumezko aktore talde bat eta zuzendari bat eraikitzen ari diren etxe batean astebetez bizitzen. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema. Film baten bilaketa helburu gertagaitz gisa. Sororitatea, barreak eta sorkuntza kolektiboa, emakume talde honen lanbideari eta sortze prozesuari buruzko esperientzia-filma sortzeko.

Dokumentala
Abentura bat Groenlandian. Hiru eskalatzaile eta lau base-jauzilari profesional helburu berarekin: Ulamertorsuaq mendia igo eta bertatik salto egitea. "Next Stop: Greenland" izenburuko dokumental honek, kirol espedizioen atzean ezkutatzen diren adiskidetasun harremanak ditu oinarri.

Dokumentala
Jesusi Etxebarria, 81 urteko emakume arrasatearra, herriko musika irakaslea eta inspirazioa izan da bertako musikari askorentzako. Arrasateko punk eszena hain ezagunean bere lana eta ekarpena, nolabait, itzalean geratu dira.

Dokumentala
Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zuzendariak beren ideiak eta sorkuntza-proiektuak batu dituzte goi-sukaldaritzaren eta hurbilen dugun zinemaren mundu ezezagunera eramango gaituen film labur hau egiteko.

Dokumentala
Eneko Atxa sukaldariarekin elkarlanean aritu gara berriro ere. Oraingo honetan, Larroxa deritzon platerrari omenaldia egin diogu. Lore bat paperean, plastilinazko larrosa bilakatuko da, eta gero, txokolatezko postre polit eta gozoa. Eneko Atxak sortutako dastatzeko menuaren amaiera bikaina.

Dokumentala
Agirre lehendakaria 1941ean iritsi zen Berlinera, erbesteratua, bakarrik eta identitate faltsuarekin. Bere etsaien ondoan bizi izan zen, eta ia lau hilabeteren ondoren handik urrun ihes egin ahal izan zuen. Ideia horretatik abiatuta, Maider Oleaga dokumentalaren egileak, Berlingo kaleetan barrena anonimoki dabiltzan jatorri desberdineko bost pertsona erretratatu nahi izan ditu.

Dokumentala
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegiak, dokumentalaren egileak, gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.

Zientzia eta teknologia
Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Kultura
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.