EITB Artxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua

Bilaketa

Emaitzak kargatzen…

Bilaketaren emaitzak

La podcastera
Audioa

La podcastera

Podcastaren unibertsoa izugarria da, egunero ehunka proposamen estreinatzen dira. Horregatik behar dugu norbaiten laguntza. Juan Pablo Garzonek astean behin aztertzen ditu merkatuko proiektu eta podcast onenak, zer ezin duzun galdu jakin dezazun, eta sektoreko ahotsik onenetako batzuk gonbidatzen ditu proposamenei, soinu-fikzioei, elkarrizketei eta proiektu esperimentalei buruz hitz egitera. Hori guztia Radio Euskadiko Boulevarden, La podcasteran.

Chillida. Legazpitik mundura
Bideoa49:14

Ikuskizuna

Chillida. Legazpitik mundura

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpin egindako ikuskizuna. Bertan parte hartuko dute: Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikuntz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak.

Euskal sortzaileak
Bideoa

Dokumentala

Euskal sortzaileak

Sail honetan euskal sortzaileek musika, literatura, arkitektura edo arte plastikoetan egindako lanak eta haien izaera irudikatzen dira. Horretarako, lankideen adierazpenak eta zinema eta bideoan jasotako dokumentuak hartzen dira oinarritzat.

Ciento volando
Bideoa1:32:29

Faktuala

Ciento volando

Udako egunsentia. Donostiar gazte bat Haizearen Orrazira doa. Gogora ekartzen du Eduardo Chillida eskultore zaharra, txikitatik bertara joaten zena. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren nortasun-ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari eta haren bila joango dela zin egiten du.

Obras maestras de la Colección del Museo Guggenheim Bilbao
Bideoa20:26

Dokumentala

Obras maestras de la Colección del Museo Guggenheim Bilbao

XX. mendearen bigarren erdiko arte garaikideko pieza nabarmenak bildu dira. Lan garrantzitsuenen artean daude Mark Rothkoren "Titulurik gabea" (2004) mihise argitsua, Yves Kleinen "Antropometria urdina (ANT 105)" (1960) handia, artistak bere izenarekin patentatu zuen pigmentu urdin nahastezina nagusi duena, Andy Warholen "Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu" (1979), Robert Rauschenbergen mihise serigrafiatu handiaren adierazkortasuna, "Barcaza" (1962 – 63), eta Cy Twomblyren "Komodori buruzko bederatzi diskurtso" (1963). Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza euskal maisuek gerraosteko eskulturari erreferentzia egiten diote beren obrarekin.

Lizardiren baratza
Audioa

Kultura

Lizardiren baratza

Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Zu etxerako
Audioa

Informazioa eta aktualitatea​

Zu etxerako

Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Fotografias que dejaron huella
BideoaZeinu-hizkuntzako interpretea duen edukia

Historia

Fotografias que dejaron huella

Arrastoa utzi zuten argazkiek euskadiren historia hurbila zeharkatzen dute, hiru irudi nagusitan oinarrituta: elkarrizketak, artxiboak eta berreraikuntzak.

Transición y democracia en Euskadi
Bideoa

Dokumental saila

Transición y democracia en Euskadi

Iñaki Gabilondok aurkezten du dokumental-serie hau. Franco hil aurreko eta ondorengo urteetako gertakizunak kontatzen ditu.

Chillida: Lo profundo es el aire
Bideoa1:11:43

Biografia

Chillida: Lo profundo es el aire

Dokumental hau ez da biografia konbentzional bat, artista paregabe baten oroitzapen poetiko eta zirraragarria baizik.

Estamos dentro
Audioa

Estamos dentro

Jon Martija pertsonaia baten etxera sartzen da bera gertutik ezagutzeko, lehen hogeita bost ataletan Juan G. Andrések egin zuen bezala. Beti lortzen dituzte hurbileko elkarrizketa interesgarriak harrera egiten dieten pertsonen etxe barruraino sartuta.

EITB Kultura
BideoaZeinu-hizkuntzako interpretea duen edukia

Kultura

EITB Kultura

Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

EITB Kultura
BideoaZeinu-hizkuntzako interpretea duen edukia

Kultura

EITB Kultura

Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Biba zuek!
Bideoa

Entretenimendua

Biba zuek!

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

EITB Kultura
Bideoa

Kultura

EITB Kultura

Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

EITB Kultura
Bideoa

Kultura

EITB Kultura

Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Boulevard 1
Audioa

Informazioa eta aktualitatea​

Boulevard 1

Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

Amarauna
Audioa

Amarauna

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Faktoria 1
Audioa

Informazioa eta aktualitatea​

Faktoria 1

Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Herri Txiki, Infernu Handi
Bideoa

Entretenimendua

Herri Txiki, Infernu Handi

Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.