Emaitzak kargatzen…

Dokumental saila
1953tik 2010 arte Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren historia azaltzen duen dokumental saila.

Dokumentala
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun dugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu.

Dokumentala
José María Zabalzari buruzko dokumentala. Zinemagile irundarra zen Zabalza, eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan garaiko artista garrantzitsuenekin lan egin zuen.

Dokumentala
Aita eta osabak hil ondoren, Jonek, Josemiren alabak, Ibarretxe anaiei buruzko dokumental bat egitea erabaki zuen. Aitzindariak euskal ikus-entzunezkoen sektorean, sortzaileak, trauskilak eta geldiezinak; "Made in Euskadi" zinemaren aldeko apustua egin zuten hori errealitatea izan baino askoz lehenago. Ibarretxe anaien filmografia aztertuz eta haiekin egondako pertsonekin hitz eginez (Stephen Fry, Echanove, Ramon Barea, Santiago Segura, José Luis Rebordinos), Jonek apurka-apurka deskubrituko du hiru anaien zinema euren buruaren isla baino ez dela.

Dokumentala
Olea, ¡más alto!-k ikuslea Pedro Olearen kamara osteko lanera hurbiltzen du, bai bost hamarkada baino gehiagotan zehar egindako ibilbideagatik, urte horietako bizitza sozial eta politikoari buruzko begirada pertsonalagatik, eta bai bere ekoizpenetan jorratu duen gai aniztasunagatik.

Dokumentala
Gaur egun "Eroaldia" (1980) espainiar zinemako kultuzko pelikula nabarmenena da, eta bere zuzendaria, Iván Zulueta, madarikatutako zinemagilea. Bere belaunaldiko ahots esanguratsuenetakoa izan behar zena, ahanzturan desagertu zen filmaren porrotaren ostean. Pelikula bere bizitzaren aurreikuspena bilakatu zen: protagonisten antzera, Zulueta ere drogek eta zinemak erotu zuten eta, azkenean, desagertu egin zen. Ordutik berrogeita bost urtera filmaketa talde bat pelikulari eta bere zuzendariari buruzko misterioak argitzen saiatuko da, Eroaldian barneratzea arriskutsua izan daitekeela jakin gabe.

Dokumentala
2025ean, Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Euskadiko Filmategiak lau film ertain berreskuratu eta zaharberritu zituzten, laurak ere 80ko hamarkadaren erdialdean eginak euskara hutsean. Prozesu luze eta delikatu hartan, Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietara jo zuten. Dokumentalak, EITBren ekoizpen propioa, lau zuzendarien ibiliak jasotzen ditu, bai eta Italia aldean eginiko berreskuratze-prozesua ere. Garrantzitsua baita istorio horiek ere kontatzea.

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Musika
Eguna lasai amaitzeko, elkarrizketa eta musika hautaketa pertsonala Elixabete Legardaren eskutik.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Entretenimendua
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak aurkezten duten sukaldaritza saioa.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kultura
ZINEMALDIA podcasta Donostiako SSIFF-i buruzko audio inbentarioa da, Zinemaldiaren urte osoko jardunean zehar eta Irailero bederatzi egunetan zehar egiten den jaialdiaren beraren edukiak biltzen dituena.

Dokumentala
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman eta hori ospatzera dator emakumeek eginiko zinemari buruzko film harrigarri hau. Atzoko eta gaurko euskal zinegileen munduan zehar, apnea teknika erabiliz, hiru urpekari gaztek gidatuko gaituzte. Itsaspeko bidaia honetan deskubrituz joango gara pelikulen gaiak, pertsonaiak, begiradak, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena. Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero, dokumentala Tokio, Madril, Nantes, Iruña eta Bilboko zinemaldietan aurkeztu da, besteak beste.

Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman eta hori ospatzera dator emakumeek eginiko zinemari buruzko pelikula harrigarri hau. Hiru urpekari gaztek gidatzen gaituzte, apnean, atzoko eta gaurko euskal zinegileen munduan zehar. Itsaspeko bidaia honetan deskubrituz joango gara beren pelikulen gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena. Donostiako ZInemaldiaren azken edizioan estreinatuta, dokumentala Tokio, Madril, Nantes, Iruña eta Bilboko zinemaldietan aurkeztu da besteak beste.