Emaitzak kargatzen…

Informazioa eta aktualitatea
Gala honetan enpresen, administrazio publikoen, komunikabideen, gizarte-erakundeen, entitateen eta norbanakoen elkartasuna saritzen da.

Animazioa
Gizon batek bere itsu-txakurra galdu du. Bakarrik eta ilunpean hiri handi batean, bere benetako indarra bere ahultasuna aitortzean datzala ohartu da.

Dokumentala
Lourdes eta Mentxu Arrietak begiradaren bidez ulertzen diote elkarri. Eta, kasu honetan, adierazpen hori ezin hobea da: gorputzeko mugimenduak kontrolatzeko arazo batek elbarri utzi ondoren, begien mugimenduaren bidez airean letrak idatziz elkar komunikatzen dira.

Drama
Bi anaia herri txiki batean bizi dira. Umetatik umezurtz dira amaz: gainera, haietako batek urritasun mentala du. Orain, aita ere hil egin da. Egoera korapilatsu horren aurrean, Paulok, seme txikiak, Danielen ardura hartu beharko du, urritasunak dituen anaiarena.

Informazioa eta aktualitatea
Gure herrien errealitatea, gaurkotasuna eta jarduerak ezagutzeko aukera ematen digun programa. Kontzeju irekirako deia.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Arabako kirol-gaurkotasuna. Baskonia, Alaves, Araski... azalean.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Osasuna eta ongizatea
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.