EITB LogoArtxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua

Bilaketa

Emaitzak kargatzen…

Bilaketaren emaitzak

Martin
Bideoa

Telesaila

Martin

Martinen bizipenak kontatzen ditu. Irutxulo izeneko irrati txiki bateko kirol-esataria da eta bere bizimodua du ardatz telesailak. Irratian, tabernan eta etxean gertatzen zaizkion gorabeherak kontatzen dira bertan. Lankideekin duen harremana, familiako kontuak...

Bi anai
Bideoa1:39:06

Drama

Bi anai

Bi anaia herri txiki batean bizi dira. Umetatik umezurtz dira amaz: gainera, haietako batek urritasun mentala du. Orain, aita ere hil egin da. Egoera korapilatsu horren aurrean, Paulok, seme txikiak, Danielen ardura hartu beharko du, urritasunak dituen anaiarena.

Soinujolearen semea
Bideoa1:30:49

Drama

Soinujolearen semea

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuten eta bere ingurukoek alde batera utzi zuten. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera joan zaio. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena.

Arratsean
Audioa

Kultura

Arratsean

Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Faktoria 1
Audioa

Informazioa eta aktualitatea​

Faktoria 1

Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Baipasa
Audioa

Baipasa

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Amarauna
Audioa

Amarauna

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Hiri Gorrian
Audioa

Hiri Gorrian

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Mezularia
Audioa

Informazioa eta aktualitatea​

Mezularia

Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Ur handitan
Bideoa

Informazioa eta aktualitatea​

Ur handitan

Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Ele-alea
Audioa

Ele-alea

Musika eta elkarrizketen bidez euskararen erabilera sustatu nahi da. Ariketa ezberdinak HABEk prestatuko ditu.Euskara ikasi duten pertsonaiak izango dira protagonistak "Ele-Alea"n, baina baita gaur egun euskaltegietan dauden pertsonak ere. Baina irakasleak ez dituzte ahaztuko programan eta haiei ere txokoa egingo zaie. Xabier Sukia aurkezten duen saioa, astelehen gauetan emitituko da. Gaueko 20:30etatik 21:00era euskaraz bizitzeko eskaintza egingo dute. Beti ere Euskadi irratia, gertu.

Beste 40 urtean
Audioa

Beste 40 urtean

Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.