Emaitzak kargatzen…

Fermin Etxegoienek aurkeztutako irratsaioa. Musikaren atea eta katea: abesti, abeslari eta artistak ezagutzeko irratsaioa.

Musika
Lekunberriko musikariak ezustean harrapatu zituen bere jarraitzaileak "Hasiera bat" argitaratu zuenean, aldez aurretik abisatu gabe. Kritikariek eta publikoak txalotutako diskoa zen, eta lau urteko isilunea hautsi zuen Berri Txarrak taldeak 2019ko amaieran Nafarroa Arenan emandako agur-kontzertuen ondoren. Gorka Urbizuk 2025eko azaroan emandako kontzertuarekin bukatu zuen "Bira amaiera bat, besterik ez" bira.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.


Musika gaien inguruko monografikoak eskainiko ditugu Gaztean. Irrati eta podcastetan eskuragarri: jaialdiak, emakume ekoizleak, realityetatik atera diren izar handiak, trap kultoa… lagunen aurrean aditu baten plantak egin nahi baduzu, ez galdu gaztearen podcast eskaintza!

Musika
Bere ibilbidearen unerik gorenean, Berri Txarrak musika bandak amaiera emango dio 25 urteko ibilbideari agur esateko mundu bira batekin. Hori erregistratzeko, Marina Lameiro Lameiro nafar zinemagilea beraiekin elkartu da eta erretratu koral bat eraiki du munduko hainbat lekutan (Euskadi, Alemania, Japonia, Estatu Batuak...) bizi diren istorio desberdinetatik abiatuta. Istorio horiek guztiak interes partekatu batek markatzen ditu: Berri Txarrak taldearen musikak.

Dokumentala
Dokumentalak taldearen 20 urteko ibilbidea errepasatzen du 'Denbora da poligrafo bakarra' disko hirukoitza ardatz hartuta. Bertan, diskoaren grabazioen irudiak eta 2015. urteko biraren momenturik onenak ere biltzen dira.

Musika
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz. Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk. Play zerrenda: . Maitasun bat . Teoria bat . Tren bat . Lilura bat . Etorkizuna ginenean . Kolore bat . Helduleku guztiak (Berri Txarrak) . Sute bat . Janela bat . Etxe bat . Betazalak erauztean (Katamalo cover) . Send flowers (Peiremans+ cover) . Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover) . Herri txiki . Lisboa ( Anne Lukin cover) . Diamantea BIS-etan . Maravillas ( Berri txarrak) . Zilarra . Hegal egiten ( Itoiz cover) . Toki bat . Besterik ez

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Musika
Euskal kantuen bilduma. Ahaztuta dauden kantak, berri berriak direnak eta klasikoak bihurtu direnak. Gure musika, gure kantak, gure abeslariak gure irratian.


Soinu-fikzioa
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.

Musika
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Drama
Arraldeko bizilagunen istorioak biltzen dituen telesaila.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Musika
Durangoko Azokak Ahotsenean antolatutako disko-aurkezpenak eta kontzertuak.

Musika
Musikaren bidezidorretan barrena eramango zaitu Jon Basagurenek.

Musikala
Uda berri bat Basakabin. Aurten, Zuri eta Maitane dira begiraleak, baina ezusteko baten ondorioz, ordezko zuzendariak izango dira. Berehala etorriko dira arazoak: Bosko ikasle pijoa jasanezina da, bi ikasle elkar joka hasiko dira, okupa bat sartuko da, eta okerrena, etsaia kolatu zaie Basakabin. Misterioa, maitasuna, adiskidetasuna... Eta dena, euskal musikaz zipriztinduta. 1, 2, 3, 4, Go!azen!

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.