Emaitzak kargatzen…

Kirola
Atletismo lasterketen emanaldiak.

Kirola
Kirolari ezagunek egun egiten duten kirolean eman zituzten lehen urratsak eta horren zergatiak azaltzen dizkigute aurrez aurreko elkarrizketa lasaian.

Kirola
Azken urteotako Zegama-Aizkorri mendi-lasterketak.

Biografia
Diego Garcia atletaren omenezko dokumentala. Euskal atletismoaren historiako lorpenik handiena lortu zuen Garciak Martin Fizekin batera: urrezko eta zilarreko dominak irabazi zituzten 1994ko Helsinkiko Europako Atletismo Txapelketan.

Erreportaia
Ana Ramosek gidatuta, kirol eta kirolari desberdinak izango dira protagonista saio honetan.

Erreportaia
Ana Ramosek gidatuta, kirol eta kirolari desberdinak izango dira protagonista saio honetan.

Kirola
"Olinpia" Paris 2024ko Olinpiar jokoen ikusmiran egoteko kirolariek duten gunea da. Gune berezi eta zaila, lehia eta lesio arriskuez josia baitago. Iñaki Berastegik jo du bertara, Euskal kirolariak elkarrizketatzera. "Olinpia" podcastean bildu ditu beraien amets, gogo eta sentipenak.

Dokumentala
Xuban Intxaustik gidatutako dokumental honek Behobia-Donostia lasterketa ospetsuaren historia biltzen du. Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroko proba honetan protagonista diren 20 lagun elkarrizketatuko dituzte, kilometro bakoitzeko bat, lasterketaren bizipenak kontatu ditzaten.

Informazioa eta aktualitatea
Albisteak, elkarrizketak eta gure kirolaren inguruan jakin beharreko guztiak, adituen iritziak barne, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar eta Xabier Muruaren gidaritzapean.

Gazteak
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.

Gazteak
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Kirola
Kirola bere osotasunean. Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza etab. Kirola eta kirolariak. Gizonen eta emakumeen kirola. Emankizunak, erreportajeak, elkarrizketak, adituen iritzia. Kirol guztia, umorez jantzita.


Thrillerra
Abel Guerin, herriko atletismoko izarra, bala bat buruan duela hilda agertzen denean, bere herri txikia hunkitu egingo da. Awa Sissako, hiriko polizi kapitain gazteak, bertako tenienteari laguntzea izango du helburu.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Kirola
Radio Euskadiko kirol albistegia.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Osasuna eta ongizatea
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.