Emaitzak kargatzen…

Marrazki filma
Cleopatra, Egiptoko erreginak Asterix eta Obelixen laguntza beharko du egipziarrek erromatarrek baino hobeto eraikitzen dakitela erakusteko.


Animazioa
Galian herri txiki bakarrak egin dio aurre erromatarren konkistari, baina erromatarrek laster asmatuko dute herri horretako kideen sekretua: gaindiezinak egiten dituen edabe magikoa edaten dute. Edabe hori egiten dakien bakarra, Panoramix druida da eta erromatarrek bahitu egingo dute. Panoramixek hala ere, ez du edabe magikoaren sekretua inoiz aitortuko eta bitartean, Asterix erromatarren kanpamenduan sartuko da bere laguna askatzeko asmoarekin.

Animazioa
Galian gaude, K.A. 50 urtean, garai hartan erromatarrek hartutako lurraldea; baina herri txiki batek etsaiaren erasoaldi guztiei erantzuten die, borrokaldi guztietan irabaziz. Cesarrek badaki ezin duela behin eta berriz barregarri geratu eta zerbait egin beharra daukala. Horregatik, herri txikiko herritarrak behartzen ditu Jainkoek bakarrik gainditu ditzaketen hamabi probei aurre egiteko ordezkari parea hautatzera. Cesarrek ez dakiena da hautatutako bi ordezkariek Panoramixen edabe magikoa dutela.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe. Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Artxibotik
Zenbat kontakizun kabitzen dira berrogei urtean? Radio Euskadiko artxiboan murgilduko zaitu Joserra Morejonek.