Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Abentura bat Groenlandian. Hiru eskalatzaile eta lau base-jauzilari profesional helburu berarekin: Ulamertorsuaq mendia igo eta bertatik salto egitea. "Next Stop: Greenland" izenburuko dokumental honek, kirol espedizioen atzean ezkutatzen diren adiskidetasun harremanak ditu oinarri.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Roge Blascoren elkarrizketak hango eta hemengo abenturazaleekin. Bidaiariaren abenturak eta zoritxarrak.

Asteburuetako egunsentia, Alex Pascualekin.


Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Fermin Etxegoienek aurkeztutako irratsaioa. Musikaren atea eta katea: abesti, abeslari eta artistak ezagutzeko irratsaioa.

Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.

Musika
Latinoamerikako musika, Karibeko erritmoetatik hasi eta tangoraino. Bidaia musikal bat proposatuko dizu Cristina Ardanzak saio bakoitzean.

Informazioa eta aktualitatea
Nafarroako parlamentarien eztabaida Radio Euskadin.