Emaitzak kargatzen…

Historia
Zamorako apaizen espetxean preso egondako lau apaizek espetxea bisitatuko dute berriro. Beren mezetan errepresio frankista salatzeagatik kondenatuak izan ziren. Hain zuzen ere, Franco izan zen, Vatikanoarekin sinatutako konkordatua erabiliz, erlijiosoentzako kartzela hori sortu zuena, munduko bakarra. Parte-hartzaileak (apaizak): Alberto Gabikagojeaskoa, Andreu Vila, Eduard Fornes, Felipe Izagirre, Jon Etxabe, Jose Antonio Kaltzada, Jose Maria Garrido, Josu Naberan, Juan Mari Arregi, Juan Mari Zulaika, Julen Kaltzada, Lukas Dorronsoro, Mariano Gamo, Martin Orbe, Mikel Zuazabeitia, Nicanor Acosta, Pablo Muñoz, Periko Berrioategortua, Periko Solabarria, Vicente Couce eta Xabier Amuriza.

Dokumentala

Euskadi Irratia aitzindari dugu euskarazko irratigintzan. Bere 30. urteurrenean, euskarazko irratigintzaren historia egingo du. 1932ko martxoaren 2an eskaini zen lehen irratsaio hartatik, gaur arterainokoari buruzko tarte berezia eskaini nahi dizuegu, astero, bi ataletan kontatuz euskarazko irratigintzaren historia. Irratiari ongi etorria emateko, gure saioaren sintonia bilakatu dugun bertsoa eman zuten lehen irratsaio hartan: "Ua ua, hemendik hotsa, habil azkar, pizkor abotsa”.

Entretenimendua
David de Jorgek aurkeztutako sukaldaritza-saioa.

Musika
Jon Maiaren musika eta gai aukera, podcast egina.

Kultura
Poesia bizitza da eta bizitza, poesia.

Haurrak
Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu dira, ahoz aho, Pernando Amezketarraren esaera, asmakizun eta gertakizunak. Orain, marrazki bizidunetan ikusiko ditugu gipuzkoar ezagun horren abenturak eta umorezko pasadizoak.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Zuzenekoa
Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.