Emaitzak kargatzen…

Musika
Belodromoan kontzertu bat antolatu eta bizitzearen esperientzia barrutik ezagutzeko dokumental bat. Hausnarketa kontziente bat ere bai, apreziazio lan bat Izaroren orain arteko ibilbideari, gertutik ezagutzeko berak nola bizi duen gertatzen ari den guztia, eta, ikusle bezala ere, lantalde barrura salto egiteko aukera.

Musika gaien inguruko monografikoak eskainiko ditugu Gaztean. Irrati eta podcastetan eskuragarri: jaialdiak, emakume ekoizleak, realityetatik atera diren izar handiak, trap kultoa… lagunen aurrean aditu baten plantak egin nahi baduzu, ez galdu gaztearen podcast eskaintza!

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.

Musika
Izaro Andresen kontzertua Anoetako belodromoan, 2022ko maiatzaren 7an. Kantak: Koilarak, Leiho itxiak (Pedro Pastorrekin batera), Eskaleok (Iker Laurobarekin batera), Argia (Amaralekin batera) You libre (Cris Lizarragarekin batera), Grace (Gartxotekin batera), Delirios, Paris (Eñaut Elorrietarekin batera), La felicidad.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.