Emaitzak kargatzen…

Entretenimendua
Dibertsioa, konplizitatea, barreak eta galderak. Bikoteak proban jarriko dituzte Anne Igartibururen eskutik.

Umorea
Gaurkotasun politikoari eta euskal gizarteko eguneroko gaiei buruzko parodia egiten duen umore saioa.

Historia
Anne Igartiburuk aurkeztuta, programa honek gure monumenturik ikusgarrienak ezagutzeko modu berri bat eta gure historiari buruzko begirada erakusten digu

Drama
Bartzelona erdialdeko kaleetan izan duen istripu batek piano karrera zapuztu dio Ainhoari. Ordura arte izandako bizitza sentimentalak ere ez dio poztasun handirik ematen: istripua izan eta pixka bat lehentxeago Imanol ezagutu zuen baina sentimenduak adierazteko duen zailtasunak eragotzi dio bizitza harekin partekatzea. Bere beldurren arrazoia duela hogei urte ikusi zuen ETAren atentatua izango da.

Elkarrizketak
Arlo edo jarduera ezberdinetan arrakasta lortu duten hiru euskal herritar elkartu eta euren bizitza pertsonalean diren moduan aurkeztea du helburu saio honek. Hasier Etxeberria izango dute gidari.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!