EITB LogoArtxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua

Bilaketa

Emaitzak kargatzen…

Bilaketaren emaitzak

Black is beltza
Bideoa1:18:42

Animazioa

Black is beltza

Manex gazteak 60ko hamarkadan zehar egindako bidaia kontatzen du: Malcom Xren hilketa, Warhol, pantera beltzak, Kubako iraultza...

Lur eta amets
Bideoa1:24:27

Haurrak

Lur eta amets

Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonista, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

Hautsa gara
Bideoa27:49

Drama

Hautsa gara

Ane bere jaioterrira itzultzen da bere aitonaren ustekabeko hiletagatik. Itzulerak bere familiako emakumeekin elkartze estua dakar. Dena arraro bihurtzen hasten da ehorztetxearen aldetik zenbait anomalia susmatzen dituenean.

Supertramps
Bideoa1:07:55

Animazioa

Supertramps

Chung-I Fly Asiako usoa, Paulov Europa Ekialdeko arratoia, Ramon Karibeko labezomorroa eta Tano kaleko katua etxegabeak dira. Miseriatik alde egitea dute amets, eta Norarekin topo egiten dutenean ametsa errealitate bihurtzeko aukera ikusiko dute.

Kutxa Beltza
Bideoa6:54

Animazioa

Kutxa Beltza

Menchu Gutiérrezen "El faro por dentro" eleberriaren bertsio librea. Etxe-aldaketetan ibiltzen den kamioia Igeldoko itsasargira doa. Txakur arraro baten jabe den emakumea bizi da bertan. Itsasargiaren barneko giro ilunean haluzinazio arraroenen protagonista bihurtuko da.

Ezohikoak
Bideoa10:39

Animazioa

Ezohikoak

Euskal matriarkatuaren ideia aspaldidanik egon da gure gizartean, baina nondik dator? Gizartearen isla da, ala gizartearen nahia?

Teresa eta Galtzagorri
Bideoa1:07:19

Fikzioa

Teresa eta Galtzagorri

Teresa neska alai eta urduria da. Jeloskor dago nebaz, uste baitu amak bere erruz ez diola jaramonik egiten. Egun batean Tim ezagutzen du, basoko iratxoa, udaberria sortzen ari ziren bitartean bere kideetatik banandu zena. Elkarrekin abentura pila bat biziko dituzte, ferianteak eta bere laguntzaileek harrapa dezaten saihestuz, hura erakustearen truke dirua lortzeko asmoz.

Olentzero eta Amiliaren sekretua
Bideoa1:02:08

Fikzioa

Olentzero eta Amiliaren sekretua

Amila bederatzi urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazoak izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede, Mai eta Tximas. Bitartean, mundu mitologikoan gorabeherak egongo dira, eta Tasuri gaiztoa Amila bahitzera joango da. Berak ez dakien arren, Amila da mitologiaren azkeneko lamia, Intza lamiaren eta gizaki baten alaba, eta bere urrezko orraziak boterea emango lioke Tasuri gaiztoari. Tasuriren mandataria, ordea, nahastu egingo da eta Mai eramango du Amilaren ordez. Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Tximas mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baita urrezko orraziaren bila ere.

Tormeseko Itumutila
Bideoa1:07:04

Fikzioa

Tormeseko Itumutila

Lazaroren bizitzan sarri tartekatzen dira 'zoritxarra eta zorte ona', eta bere xalotasun inozotik abiatuta, bizirik irauteko sen ikaragarriaren jabe egingo da pixkanaka. Harrizko zezen baten adarkadak esnaraziko du munduaren gordintasunera, nagusi itsuak bere lelotasunetik aterako baitu amarru latz batez. Gero, Lazaro hor ibiliko da itsuarekin lehian, nork maltzurkeria handiago egingo elkarri. Denok ezagutzen ditugun pasarteak biziko ditu: mahatsondoarena, adibidez, edo ardo pitxerrarena. Eta azkenean mendekua hartuko du, harrizko zezenaren adarkadaren ordainetan, itsuari beste amarru bat eginez, eta han utziko du plaza baten erdian konorterik gabe, harrizko zutabe bat buruaz jo ondoren.

Betizu eta xangaduko sekretua
Bideoa1:00:33

Animazioa

Betizu eta xangaduko sekretua

Istripua izan ondoren, Betizuak basamortuaren antzeko leku batean sartzen dira. Laster konturatzen dira piztia basati bat bihurtu dela planetaren jabe, eta ezkutuko altxor bat aurkitu nahi duela. Piztiak herri osoa dauka preso, altxorra aurkitzen lagun diezaioten. Betizuek lan handia dute herriko presoak askatzeko, altxorra aurkitzeko eta espazio-ontzia konpontzeko, hori baita planeta bitxitik irteteko modu bakarra.

Urrezko eraztuna
Bideoa7:10

Drama

Urrezko eraztuna

'Nire aitak ezkontza-eraztuna galdu zuen itsasoan, marinel guztiek bezala kendu eta katean zintzilikatzen zuen'