Emaitzak kargatzen…

Gertuko gastronomia, tokiko produktu eta ekoizleak, eta gure herrietako azokak. Zero kilometroko saioa, Aitor Buendiak gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Dokumentala
"AINGIRAREN BIDAIA" k xehetasunez kontatzen du aingiraren ziklo biologikoa, Sargazoen Itsasoaren sakonean jaiotzen den espeziea, Bermuda uharteetatik gertu, eta handik Europako eta Afrika iparraldeko kostalde ozeanikoetara joaten da, bizi den ibaietako ur gozoetan hazteko, heldutasun sexuala lortu arte. Orduan, berriz ere itsasoetako ur gazira irten eta hamar mila kilometro baino gehiago bidaiatzen du

Dokumentala
Aingiraren Bidaia lanak xehetasunez kontatzen du aingiraren ziklo biologikoa, Sargazoen Itsasoaren sakonean jaiotzen den espeziea, Bermuda uharteetatik gertu, eta handik Europako eta Afrika iparraldeko kostalde ozeanikoetara joaten da, bizi den ibaietako ur gozoetan hazteko heldutasun sexuala lortu arte. Orduan, berriz ere itsasoetako ur gazira irten eta hamar mila kilometro baino gehiago egiten ditu.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Sukaldaritza
Euskal Herrian, barra sakratua da eta pintxoa bizitzeko modu bat. Lehiaketa honetan, euskal sukaldaritza maite duten lau lagunek beren pintxo izarra egingo dute. Javi Sierrak gure kaleak zeharkatuko ditu gure ordezkari onenaren bila. Batek bakarrik irabaziko ditu jokoan dauden 2000 euroak.

Sukaldaritza
Euskal Herrian, barra sakratua da eta pintxoa bizitzeko modu bat. Lehiaketa honetan, euskal sukaldaritza maite duten lau lagunek beren pintxo izarra egingo dute. Javi Sierrak gure kaleak zeharkatuko ditu gure ordezkari onenaren bila. Batek bakarrik irabaziko ditu jokoan dauden 2000 euroak.

Entretenimendua
Umorezko programa honek euskal gizartearen kezkak islatzen ditu pertsonaia eta egoera komikoen bidez.

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Umorea
Angulak saltzen dituzten bi anaiek erosle atzerritar bat behar dute negozioak egiteko eta, horretarako, Kubara joatea erabakitzen dute.

Izen bereko filma jatorritzat duen umorezko serie honetan Euskal Herriko eta Kubako kulturak nahasten dira. Angulak saltzen diharduten bi anaia euskaldunen, Juan Luis eta Mikelen historia kontatzen zaigu. Kubara negoziotan egindako bidaia batean pertsonaia bitxiak ezagutu zituzten: Obdulio, Cari Rosa, Daisy, gaur egun Juan Luisen emaztea dena, eta Maité, Daisyren bost urteko alaba, Juan Luisi zirrara handia eragin ziona. Serieak pertsonaia hauen guztien abenturak eta gorabeherak kontatzen dizkigu, Euskal Herrian bizi direnean.

Serie dokumental honen bidez gure elikaduran garrantzi handia duten hainbat jakiren historia ezagutuko dugu. Jakion ezaugarri eta berezitasunak ikusiko ditugu, kontsumoaren, haien ezaugarrien eta sukaldaritzaren ikuspegitik. Atal bakoitzean jaki bat aztertzen da, guztiak ere gure sukaldaritzaren adierazgarriak, hala nola, hegaluzea, Idiazabalgo gazta, patxarana edo angulak.

#Km0 kontzeptua gastronomian (sasoiko eta hurbileko produktua) eta turismo iraunkorra, Slow Food mugimenduaren filosofiari jarraituz eta gure ekoizle txikiak ikusaraziz.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Sukaldaritza
Euskal Herriko gourmet baserrien ibilbidea Julius Bienert sukaldariaren eskutik.

Umorea
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin. Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete. Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea. Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”