Emaitzak kargatzen…

Mondragon unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratzen dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, eta Miren Altunak irratira gerturatzen du 'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' irratsaioan.

Programa klasifikaezina, Martina (Miren Gaztañaga) izeneko emakume batek aurkeztuta, hontz bat eta beste lagun baten laguntzaz (Ander Lipus). Saioan zehar, telesail, filme ta bideoklipen zatiak agertzen dira.

Soinu-fikzioa
Fikziozko podcast saila. Tekno jai baten ostean 17 urteko gazte bat hil da, zaldi urdina drogaren ondorioz nonbait. Polizia droga saltzailearen bila dabil, trapitxeroa Aingeru delakoan. Amets arrebak, ikerketa hasi du amona eta Ximon udaltzainarekin batera. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzita.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Laburmetraia
Agustinek bere oiloa galdu du. Munduak konponbiderik gabeko aldaketak bizi dituelarik, Bilbotik abiaturik, mendiak eta oihanak zeharkatuko ditu oiloa aurkitu arte.

Drama
Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Nire izen-deitura berberarekin, beste bizitza bat.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Kultura
Poesia bizitza da eta bizitza, poesia.