Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Frantziak 2018ko udan ezarri zuen polizia-kontrol arrazistak eta Bidasoa ibaiaren mugako zubiak ixteak, Europako gainerako herrialdeetara igarotzen ari ziren etorkinak sartzea saihesteko, 10 heriotza eragin ditu. dagoeneko. Dokumental honek, ibaiaren alde batean eta bestean, aktibista batzuei ahotsa eman eta aurpegia jartzeaz gain, bizia galdu zutenak ere gogorazten ditu.

Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Asteburuetako egunsentia, Alicia San Juanekin.

Gazteak
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko. Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko. Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.