Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Zuzenekoa
Altzako bazter eta txokoak ezagutarazteko asmoz antolatutako mendi lasterketa.

Erreportaia
Nekazaritzari, arrantzari eta abeltzaintzari buruzko saioa.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Erreportaia
Nekazaritzari, arrantzari eta abeltzaintzari buruzko saioa.

Informazioa eta aktualitatea
Eguerdiko albisteak

Sakontzeko
Radio Euskadiko 'True crime' sarituaren irrati-bertsioa, Miriam Duquek zuzenduta. Auzitegiko mediku, idazle eta polizia zientifikoko adituen eskutik erantzunak topatzen saiatuko gara.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Informazioa eta aktualitatea
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.

Kirola
EITBk emititutako mendi lasterketa guztiak.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Jon Martija pertsonaia baten etxera sartzen da bera gertutik ezagutzeko, lehen hogeita bost ataletan Juan G. Andrések egin zuen bezala. Beti lortzen dituzte hurbileko elkarrizketa interesgarriak harrera egiten dieten pertsonen etxe barruraino sartuta.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.


Asteburuetako egunsentia, Alicia San Juanekin.

Sakontzeko
Gertaeren eta ikerketen podcasta. Auzitegiko medikuek, idazleek eta polizia zientifikoko adituek erantzunak aurkitzen laguntzen digute.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.