Emaitzak kargatzen…

Entretenimendua
Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako talent show honetan, 12 lehiakidek hartuko dute parte, eta garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Lau adituk epaituko dute euren lana, eta irabazleak 15.000 euroko saria eskuratuko du.

Musika gaien inguruko monografikoak eskainiko ditugu Gaztean. Irrati eta podcastetan eskuragarri: jaialdiak, emakume ekoizleak, realityetatik atera diren izar handiak, trap kultoa… lagunen aurrean aditu baten plantak egin nahi baduzu, ez galdu gaztearen podcast eskaintza!

Entretenimendua
Iban Garatek eta Nerea Rodriguezek gidatutako musika lehiaketa honek Euskal Herriko talde onena aukeratzea du helburu.

Kultura
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.

Musika
Gatiburen kontzertua Bilbao Arenan (Miribilla)

Entretenimendua
Julen Telleriak aurkeztuta, entretenimendua, elkarrizketak eta umorea uztartuko ditu, eta hainbat aurpegi ezagun kolaboratzaile lanetan: Aitziber Garmendia, Antton Telleria, Jon Plazaola, Miren Nogales, Ainhoa Etxebarria, Mikel Bermejo, Zuhaitz Gurrutxaga...

Historia
Gaizka Aranguren kazetariak gidatutako saio honek Euskal Herriko historia jorratuko du, baina estilo erabat berritzaile batean, gure herriko aurpegi ezagunenetako batzuek lagunduta.


Musika
Oskorri musika talde enblematikoari omenaldia. Leire Martinezek aurkeztuta, hainbat talde eta artista arituko dira taula gainean: Celtas Cortos, Tanxugueiras, Zuriñe Hidalgo, Alex Sardui, Olatz Salvador, Süne, Beñat Rodrigo Kiliki Frexko eta Donostiako Udal Musika Eskolako haurrak baita Leire bera ere.

Musika
BEC, Barakaldo. Interpreteak: Gatibu eta Haimar Arejita, Tom Lizarazu (Bulego) eta Aiora Renteria (Zea Mays), Iñigo Etxezarreta (ETS), Süne, Pello Reparaz (Zetak), Gozategi, Xabi Solano (Esne Beltza), Janus Lester, Aiora Renteria, G. Armendariz, P. Mercero eta A. Remon (Leihotikan), Leire Martínez eta Pier Paul Berzaitz, Evaristo Páramos, Neomak, Eñaut Elorrieta eta Aiora Renteria, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Tom Lizarazu (Bulego) eta Maren, Anne Lukin y Mikel Urdangarin, Olatz Salvador, Bengo, Maren, Sukena, Xabi Solano (Esne Beltza), Nogen, María Blanco eta Txarlie Solano (Mabu), Aitor Uriarte (Latzen), Alex Sardui eta Haimar Arejita (Gatibu)

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kultura
Kantatzeko kantuak eta entzuteko kontuak bazkal ostean, Joseina Etxeberriaren, "Musikeroaren", konpainian.


Euskara
Korrikak berezko soinu-banda du edizioz edizio. Euskararen aldeko Korrikak historian zehar izan dituen erritmo biziko doinu itsaskorrak eskaintzen dizkizu GUAUk.

Zure arratsaldeak, desberdinak! Musika onena, sexu kontuak, misterioa, abentura eta gazteok entzun nahi duzuon guztia eskainiko dizute Telleria anaiek. Astelehenetik ostiralera gaueko 10etatik aurrera, Akabo Bakea!

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Musika
Klara Mendizalek, Iker Laurobak eta Maria Amolategik kantu zaharrak berreskuratuko dituzte galdu ez daitezen.

Musika
Euskal kantuen bilduma. Ahaztuta dauden kantak, berri berriak direnak eta klasikoak bihurtu direnak. Gure musika, gure kantak, gure abeslariak gure irratian.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Musika
"Bidegurutzean" ETBko saiotik eratorritako podcasta da hemen biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte.

Musika
Gonbidatuak eta hauen musika aukera solasaldi atseginean.