Emaitzak kargatzen…

Julio Ibarrak, 90eko hamarkadako komunikatzaile erreferenteak, podcast honetan hitz egingo du beren lan-diziplinetan erreferenteak diren pertsonekin. Emakume eta gizon kirolariak, sortzaileak, kazetariak edo politikariak, aktualitatea errepasatuko dute, iraganaren ikuspegitik, eta beti, etorkizunera begira.

Telesaila
Telesail honek telebistaren mundua umorearen ikuspegitik parodiatuko du. Protagonistak Benita eta Mariniebes dira, telebistaren hastapenetako garaiak gertu-gertutik ezagutu zituzten profesionalak. Hiru hamarkada luzetan isilpean egon ondoren, ETBk barietate saio bat egiteko kontratatu ditu.

Dokumental saila
Euskal musikari nabarmenen inguruko dokumental sorta. Murgildu sei ataleko serie zirraragarri honetan, eta ezagutu musika historiaren parte izan diren euskal konpositore handien bizitza eta lana. Folklore sakonetik birtuosismo klasikoaren gailurreraino, jenioek beren identitate kulturala melodia ahaztezinetan nola islatu zuten ezagutzeko aukera izango duzu. Aita Donostia, Arriaga, Hilario Olazaran de Estella, Ravel, Sarasate eta Pascual Aldave: sei istorio, sei jenio, kultura bizia bakarra. Murgildu zaitez pasioz, ondarez eta artez jositako soinu-bidaia honetan. Ezagutu musika sekula ez bezala!

Telesaila
Artisten agentzia bat sortu zuten Rosek eta Sagrariok, baina ez nolanahikoa: Artisten Utopia (A.U). Handik pasatzen zena edozer egiteko konbentzitzen zuten: kantatu, dantzatu, aktore lana egin, magia edo auskalo zer.

Haurrak
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen programa.

Sitcom
Bi neska diru gabe daude, eta beren arazo ekonomikoen konponbidea aurkitu dutelakoan daude beren pisua mutil gazte batekin partekatzea erabakitzen dutenean. Gazte hau, ordea, ez da Rockefeller aberats bat, eta hiru protagonistek gorabehera ugari biziko dituzte berehala estuasun ekonomikoen ondorioz, ikus-entzuleei barre-algarak sortuz.

Telesaila
Mikel eta Samuel Bergarako komisaldegiko ertzainak dira. Izaeraz oso ezberdinak dira eta elkarren eskutik hainbat kasu argitu beharko dituzte.

Telesaila
Kepa Aberasturi albaitariaren familia eta lan gorabeherak dakartza telesail honek.

Gazteei zuzendutako entretenimendu saioa Julen eta Antton Telleriak gidatuta.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Umorea
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatutako umore saioa. Astero, punta puntako euskal aktoreak hartuko dituzte gonbidatu platoan.


Musika
Aita Donostia, P. Aldave, E. Zubeldia, J. Vidaurre eta T. Garbizuren lanak. Helburu berak lotutako nazioarteko lau artistek iraganera bidaiatuko dute eta haien ibilbideko bizipenak aurkeztuko dizkigute. Sufrimendu, harrotasun, grina eta poztasun sentimenduen bidez autore euskaldunek pianorako egindako konposizioak eskainiko dizkigute, estilo neoklasikoan dantzatuz eta euskal kanta unibertsalekin aldizkatuz. Josu Okiñena (pianoa), Iker Murillo (dantza), Vitali Safronkine (dantza, koreografia), Arantxa Díaz Urbieta (testuak), Aizpea Goenaga (ahots narratzailea). Ainhoa Artetaren parte-hartzearekin

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.

Informazioa eta aktualitatea
Aktualitatea eta gai sozialak jorratuko dituen eztabaida saioa, Klaudio Landak gidatuta.

Euskal Herriko ekonomia, kultura eta politikaren pertsonai adierazgarrei egindako elkarrizketak.

Kultura
Donostiako Zinemaldiko emanaldi bereziak, galak, sari banaketak eta jaialdiarekin lotutako bestelako edukiak.

Erreportaia
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.

Xabier Euzkitzek pertsona ezagunak elkarrizketatzen ditu, modu berezian; platoa alde batera utzita, euren eguneroko bizimoduan murgiltzen da.