
Uda gau baten bidegurutzea / Encrucijada de una noche de verano, Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlana, Karrera Amaierako proposamena da. Obrak ikasleek aktore profesional gisa egin beharreko lehen urratsa kontatzen du, bidegurutze batean dauden protagonistak bertigo, ilusio, beldur eta nahiak azaleratzen dituztela, ogibidearen erronkei aurre eginez.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.