Emaitzak kargatzen…

Drama
Juan Auzmendik, herri txiki bateko sakristauak, aukera berrien bila Ameriketara emigratzea erabaki du. Bidaia ordaintzeko parrokoaren aurrezkiak lapurtu eta Pasaiako porturako bideari ekingo dio. Baina garaiak nahasita daude. Herrialdea berriz ere gerra zibileko bidean dago eta kostalderako bidaia zaildu egiten da.


Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Roge Blascok "La casa de la palabra"-tik aukeratutako elkarrizketak.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Roge Blascoren elkarrizketak hango eta hemengo abenturazaleekin. Bidaiariaren abenturak eta zoritxarrak.

Kultura
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Ekologia, kulturak, Europa, musika... Proposamen sorta asteburuetako arratsalde-gauerako.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.
