Emaitzak kargatzen…

Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.

Soinu-fikzioa
Eta adimen artifizialak kontrola hartuko balu? Adimen artifizial batek gidatutako autobus batek istripu larria izan du, eta hainbat pertsona hil dira. Zer gertatu den argitzeko, aditu bat bidaliko dute AA aztertzera. Baina ohiko ebaluazio bat izan behar zuena joko psikologiko arriskutsu bihurtuko da. Nor ari da nor kontrolatzen? Zer da erreala, eta zer manipulazioaren parte? "Reset" thriller psikologiko murgiltzailea da, gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko xake-partida batean harrapatuko zaituena. Eta amaierara arte dena zalantzan jarriko duzu. Aketza Lopez, Lorea Intxausti eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Soinu Banda Iban Urizar "Amorante" musikariak berariaz sortua da eta Alain Urrutiak egin du artea. "Reset" EITB Audioren jatorrizko ekoizpena da, ULU Mediak egina.

Soinu-fikzioa
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.

Zientzia eta teknologia
Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.

Sarean.eus, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.

Zientzia eta teknologia
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Sakontzeko
UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.

Zientzia eta teknologia
"ApplAI ON AIr" podcast programa da, ApplAI Kongresuaren paraleloa. Zure erakundean IArekin nola hasi jakiteko erakusleiho bat, elkarrizketa praktikoekin, kasu errealekin eta zuzeneko elkarrizketekin ekosistemako adituekin.

Zientzia eta teknologia
"ApplAI ON AIr" bideopodcast programa da, ApplAI Kongresuaren paraleloa. Zure erakundean IArekin nola hasi jakiteko erakusleiho bat, elkarrizketa praktikoekin, kasu errealekin eta zuzeneko elkarrizketekin ekosistemako adituekin.

Informazioa eta aktualitatea
Asteburu goizeko albistegi nagusia. Albisteak, elkarrizketak eta solasaldiak, Eider Bilbaok gidatuta.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Kultura
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian. EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Erreportaia
Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik. Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek. "Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Mikel Rotatetxe eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.