Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Makusi klubeko kideak zoriontzeko tartea.

Bideopodcasta
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora. Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, ikasgelan lantzeko, eta karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://makusi.eus/potxetalotx

Makusi Jaiaren bigarren edizioa BECen ospatu zen urriaren 11n. 10.000 lagunetik gora elkartu ziren Joseba Olagaraik aurkeztutako ikuskizunean. Bertan, Potx eta Lotx pailazoen "Lagunekin topa!" lanaz gozatu zuten Makusiko lagun guztiek.

Haurrak
Haurren edukiak Makusi plataforma berrian aurkituko dituzu! Makusi plataforma digital berria segurua eta anitza da, eta mota askotariko edukiak aurkituko dituzu: marrazki bizidunak, animazioa, telesailak, pelikulak, manga serieak eta baita propio ekoiztutako saio eta fikziozko serieak ere. Gainera, edukiak erabiltzailearen adinaren araberan pertsonalizatuta erakutsiko dira.

Musikala
"Go!azen 13" telesailaren inguruko erreportajeak eta bideo bereziak

Ikuskizuna
Umorea, dantza eta gabon giroa ardatz hartuta, haur eta gaztetxoentzako ekitaldi bereziak izango dira lau hiriburuetan, Potx eta Lotx pailazoen eskutik eta gonbidatu ugarirekin.

Haurrak
Bilbon ospatutako Makusiren gabon festan Potx eta Lotx pailazoek, Xabi Sound eta Izaskunekin batera, hainbat gorabehera eta abentura ekarriko dizkigute oholtzara. Izan ere, Potx eta Lotx pailazoek Gabonetako festa egin behar dute, eta MAKUSI unibertsoko gainontzeko partaideei laguntza eskatuko diete: "Power Up", "Go!azen", "Kalaxka" eta "Irabazi Arte" telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte, baita "Ztanda" saioko partaideek ere. Ohi legez, umorea, musika eta dantza ez dira faltako, oraingoan, gabon giroan murgilduta.

Haurrak
Makusi Jaia ospatu zen urriaren 12an BECen eta ume zein gaztetxoei zuzendutako eskaintza zabala ekarri zuen egunak, tartean POTX ETA LOTX pailazoen eskutik "Aireportuan" ikuskizunaz gozatzeko aukera. Ongi etorri musikaz, umorez, abenturaz eta dibertsioz betetako gure hegaldi berezira!

Abentura
Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko. Ez da beti erraza izaten, ordea, gurasoek bi umeentzako planak egiten dituztenez eta batetik bestera korrika eta presaka joan behar izaten dutenez, jolasak etengabe asmatu eta birrasmatu behar izaten baitituzte. Baina horixe da Kima eta Amiken dohairik handiena, edonon eta edonola jolasteko gaitasuna.

Haurrak
Mai, Oto eta Vik aire zabalean jolastea maite duten hiru ume dira. Energiaz eta gogo biziz beterik, jakin-min handia dute Yoko izeneko izaki magiko batekiko. Basoko izaki hau askatasunean jolasten duten haurrei bakarrik agertzen zaie eta, berarekin batera, abentura handiak biziko dituzte.

Haurrak
Potx eta Lotx pailazoen bideoklipak.

Telesaila
"Go!azen 12" telesailaren inguruko erreportajeak eta bideo bereziak.

Haurrak
Kalaxkaren lehen saioa iritsi da, saio bizkor eta dinamikoa dela azaldu digute Aritz eta Anepek. Saio honetan ez dugu denborarik galtzen.

Haurrak
Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoaren eskutik, ume eta gaztetxoak zientziara gerturatuko ditu “Zientzia Piztia” saioak. Esperimentuen bitartez, atal bakoitzean abentura zientifiko txiki batean murgilduko gara: ura dantzan jarri, izotza arrantzatu, marrazkiak bizidun bihurtu.... Murgildu gaitezen elkarrekin zientziaren munduan!

Haurrak
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da “Papir-o!”. Atal bakoitzean koloretako paperekin irudi desberdinak sortuko ditugu. Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz.

Haurrak
Potx eta Lotxen eskutik hainbat herritako kondairak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dugu atal honetan. Hala bazan edo ez bazan…

Haurrak
Xabi Sound pertsonaiaren eskutik, Euskal Herriko haurren kantu kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu, hainbat sorpresa eta gonbidatu berezi tarteko.

Haurrak
Xabi Soundek gidatutako euskarari buruzko lehiaketa.