"Zu etxerako" es la expresión que se utliza en euskara para decir que alguien merece la pena. En el magazine Faktoria, invitamos cada día a personas que tienen qué decir y merece la pena escuchar.
Episodio 1
14/05/2026
Zu etxerako
Episodio 2
29/08/2025
Maddi Busto: "Kulturismoan lehiatzea gogorra da; atsedena behar dut orain"
Maddi Busto Urnietako kulturista profesionalarekin hitz egin dugu Faktorian. Txapelketetan lehiatzeaz hitz egin digu, entrenamendu saioez eta lehiaren truke egin beharreko sakrifizioaz.
Episodio 3
28/08/2025
Armintz Gorrotxategi: "Nire abizenak espektatibak sortu ditu"
Armintz Gorrotxategi gozogilearekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian. "Dagoenean bon-bon" saioa estreinatuko du ETB1en eta txokolatearen munduaz, familiaz eta gozogintzan egindako bideaz aritu zaigu.
Episodio 4
27/08/2025
Mikel Peral, auto elektrikoaz, Txinaz eta protekzionismo europarraz
Mikel Peral NX Technologies enpresako zuzendaria elkarrizketatu dugu Faktorian. Auto elektrikoaren oiranaz eta geroaz hitz egin dugu, munduko ordena komertzial berriaz, Txinaz eta Europak bere industria babesteko duen premiaz.
Episodio 5
26/08/2025
Asier Illarramendi: "Munduko geografia inoiz baino gehiago estudiatzen ari naiz"
Realeko kapitain izan zena Mutrikun ari da bere kasara entrenatzen sasoiari eusteko. Dallasen (AEB) aritu ostean, atzerriko beste herrialderen batean jokatzeko talde bila ari da, eta atlasari errepaso on bat eman omen dio.
Episodio 6
22/08/2025
“Arazoekin gogor eta pertsonekin samur jokatzen saiatu naiz”
Pilar Legarra Asteasuko alkatea da, alkatetzan 14 urte egin ditu eta udaletxean mende laurden inguru. Kargua utziko duela iragarri ostean Udako Faktoriako mikroetan aritu zaigu bere ibilbideari buruz.
Episodio 7
21/08/2025
"Itsaspean galdu duguna da atsekabetzen nauena"
Joshua Herranz Garcia itsas zoologoa da eta itsasoko kontuez aritu gara berekin, baina baita lehorrekoez ere.
Episodio 8
20/08/2025
Esteban Urzelai: "Bizitza aldaketa dakar Bilboko Opera Korua zuzentzeak"
Bilboko Opera Koruko zuzendari berria da Esteban Urzelai oñatiarra. Azken urteetan Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde izan da, baita Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiko zuzendaria ere.
Episodio 9
19/08/2025
"Musika Hamabostaldian parte hartzea lorpen handia da"
Garazi Zabaleta musika konposatzailea gerturatu da Udako Faktoriara. Musika Hamabostaldian "Oximoron" bere konposizioa aurkeztu ostean bertara iritsi arteko bidaia azaldu digu, eta hemendik aurrerako proiektuei buruz aritu zaigu.
Episodio 10
18/08/2025
“Kalitatezko osasungintza emateko pazientearen hizkuntzan jardutea ez da garrantzitsua; ezinbestekoa da”
Jon Zarate Sesma, EHUko farmazia fakultateko ikertzaile eta irakaslea da. Faktorian aritu zaigu "Hizkuntza eta osasuna txirikordan" ikerlanari buruz, Euskal Herrian Euskaraz erakundeak, EHUrekin batera egindako lanari buruz.
Episodio 11
14/08/2025
Odei Domingok, Hodei Magoak, magiaren B aldeaz hitz egin digu. Zein dira bere inspirazio iturriak? Zer gertatzen da trikimailuren batek huts egiten badu? Edozein diziplinetan bezala akatsak egin daitezkela aitortu du, eta egoera hori desdramatizatu behar dela dio.
Episodio 12
13/08/2025
Zuhaitz Gurrutxaga: "TOC-a duenari esango nioke, bere buruari gaizki ez hitzegiteko, ez duela errurik"
Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa duenari arrisku mezuak iragazi gabe iristen zaizkio, garunean duen akats biokimiko batengatik. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaio Zuhaitz Gurrutxagari, NOKa duenari hori esatea, ez dezala bere burua zigortu, ez baitu errurik. Nahasmendu horrek eragindakoak kontatzen ditu Nortasun Agiria bakarrizketa berrian ere. Eta horrez gain, Almazenean eta Scape Room antzezlanetan ere badabil eta "Subcampeón" liburuaren euskarazko edizioa prestatzen ere bai.